Espainian Inbertitzeko Gida (higiezinen merkatuan), BNP Paribas Real Estate-k argitaratua

BNP Paribas Real Estate Kanpoko esteka higiezinen aholkularitza-enpresak Espainian Inbertitzeko Gida argitaratu du. Eskuliburu hori nazioarteko inbertitzaileei zuzenduta dago, eta hainbat ikuspuntutatik argudiatzen du zergatik den orain une egokia Espainiako higiezinen merkatuan inbertitzeko eta arrakasta izateko. Espainian higiezinetan inbertitzeari berariaz eragiten dioten administrazio-, lege- eta zerga-edukiak garatu dituzte Uría Menéndez abokatu-bulegoko adituek.

Espainian Inbertitzeko Gidak 36 orrialde ditu, ingelesez idatzita dago, eta helbide honetan Kanpoko esteka eskuratu daiteke. Argitalpen hori BNP Paribas Real Estate-ren seigarren inbertsio-gida da, Londresko, Parisko, Alemaniako, Italiako eta Luxenburgoko merkatuei buruzkoen atzetik.

Iturria: Inmodiario Kanpoko esteka, 2013/02/27

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *