Zama-edukiontziekin egiten diren etxeek kostu txikiagoa dute, egitura sendoa eta iraunkorra dute, garraiatzen errazak dira, eta oso ondo moldatzen dira etxe aurrefabrikatuak ekoizteko eskemara.
Diseinu hori Ex-Container proiektuaren barruan egin da. Hondamendiek kaltetutakoen ostatu-arazoa konpontzeko ideia bat da, Yasutaka Yoshimura arkitektoak garatua. Arkitekto hori ezagun egin zen edukiontziekin egindako Bayside Marina hotelarekin
lortu zuen emaitza onarengatik.
Japonian, hondamendietan erabiltzeko edukiontziez egindako etxeei buruz Eraikalen, Itsas edukiontziz egindako behin-behineko etxeak —batzuk, hiru solairukoak— Japonian, tsunamiak kaltetu zituenentzat berria argitaratu zen.
Arkitektura-lehiaketa: itsas edukiontziekin eraikitako mini-hiria berrian, edukiontziz egindako etxebizitzak fabrikatzen dituzten enpresak aipatu dira.
“Edukiontzi” etiketapean, edukiontziei buruzko zenbait berri jaso dira Eraikalen: Hotelak, hotel mugikorrak, zubiak, hiri mugikorrak, Contenhouse, etab.
Iturria: IS-Arquitectura