Saldu ez diren babes ofizialeko etxebizitzak erosteko aukerarekin alokatzea

Joan den abenduaren 28an, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Sailburuaren 2012ko abenduaren 12ko AGINDUA Kanpoko esteka argitaratu zen. Haren bidez, enpresa sustatzaileei baimena ematen zaie kalifikazioa aldatzea eskatzeko, saldu ez diren babes ofizialeko etxebizitzak erosteko aukerarekin alokatzeko baimena izan dezaten.

Agindu horrek ematen duen aukera berriaren aurrean, SLK Sarkis-Lagunketak Kanpoko esteka Viving Kanpoko esteka webgunea jarri du martxan. Han, bost kapituluko telesail baten bidez etxebizitza bat eskuratzeko modu berria aurkezteaz gain (albiste hau atera den egunean 1. kapitulua bakarrik dago ikusgai), sustapen honen xehetasun gehiago jakin ahal izango dira.

Ikuspegi berria higiezinen merkatuan: arkitektura-esperientzia bat salgai Kanpoko esteka Eraikaleko berrian, luxuzko etxebizitzak saltzeko ikuspegi berria jaso da.

Etxebizitzak batera erostea: Social Shopping Kanpoko esteka berrian, etxebizitzak saltzeko beste modu berri batzuk azaltzen dira.

SLK Sarkis-Lagunketa Kanpoko esteka Eraikaleko webean zenbait alditan aipatu izan da.

Iturria: Eraikune Kanpoko esteka, 2013/03/01

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Enpresa berriak, Zerbitzu berriak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *