Madrilgo erdiguneko gune enblematiko bat birgaitzeko eta biziberritzeko, Canalejas proiektua

Madrilgo Erkidegoak eta Udalak eta Villar Mir Taldeak Canalejas proiektua aurkeztu dute. Juan-Miguel Villar Mir buru duen enpresa-taldeak bultzatzen du proiektua, eta Madrilgo gune enblematiko horretan hiria biziberritzeko lan handi bat egitea du xede, Europako beste hiri handi batzuetan egin direnen antzekoa alegia.

Canalejas proiektua Madrilgo gune sinbolikoenetako batean garatuko da, hots, Puerta del Sol inguruan. Handik, hiri-erdiguneko leku enblematiko askotara joan ahal izango da oinez 15 minutuan.

Villar Mir Taldeak 500 milioi euro inbertituko ditu lan horretan. Canalejas guneko eraikinen aberastasun historikoa eta kulturala babestu eta kontserbatuko ditu ekimenak, eta merkataritzarentzat eta turismoarentzat estrategikoa izaki Madrilgo Udalak eta Erkidegoak arreta berezia eskaini dioten gune bat biziberrituko du.

Albistearen iturrian (Construible), proiektuaren aurkezpen-jardunaldiko bideo bat dago ikusgai.

Iturriak: Construible Kanpoko esteka, 2013/03/05, Expansión Kanpoko esteka, ABC Kanpoko esteka, 2013/03/05

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Proiektuak and tagged , , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *