Madrilgo Lavapiés auzoko 524 eraikin birgaitzen

Madrilgo Erkidegoak, Madrilgo Udalak eta Sustapen Ministerioak 10.400 etxebizitza eta lokal baino gehiago birgaitu dituzte. Horietako 132 korralak dira, gehienak XVIII. mendekoak, hiriburuko balio kultural garrantzitsuak. Eskualdeko gobernuak 1998tik hartzen du parte Lavapiés auzo txit madrildarra berreskuratzeko proiektu batean. Ekimen hori bi fasetan garatu zen.

Eskualdeko gobernuak 26 milioi euro inbertitu ditu, barruti hori berreskuratzeko erabili diren 191 milioi euroetatik.

1998an, Birgaitze Integratuko Eremu izendatu zen Lavapiés auzoa. Orduan, bi fase hasi ziren gunea berreskuratzeko, eta 2012 bukaeran amaitu ziren. Birgaitze-lanak iraun dituen hamalau urteetan, auzoko hainbat etxebizitza eta merkataritza-lokal birmoldatu eta hobetu ditu Madrilgo Erkidegoak, baita hiri-ekipamenduak eta -azpiegiturak ere, lehendik zuen hiri-bilbe klasikoa errespetatuz.

2013an, Eraikalen, EAEn planifikatuta dauden birgaikuntzei buruzko zenbait berri jaso dira: Plentzia Kanpoko esteka, Mogel Kanpoko esteka (Eibar) eta Makatzena Kanpoko esteka (Arrasate).

Iturria: Inmodiario Kanpoko esteka, 2013/03/01

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Proiektuak and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *