UPV/EHUk «Arkitektura ekoeraginkorra»-ri buruzko lan bat argitaratu du online

Abangoardia arkitektonikoak aurrera egiten jarraitzen du, etxebizitza ekoeraginkorrak eta iraunkorrak lortze aldera. Orain arte, eraginkortasuna soilik parametro ekonomiko edo energetikoen arabera neurtzen zen. Egun, aldiz, hein handi batean, arkitektura ingurumenarekiko duen portaeraren arabera neurtzen da.

‘Arquitectura ecoeficiente tomo I’ lan digitalak, UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzuak online argitaratu duenak, egun energia kontsumoa murriztea lortzen duten soluzio arkitektoniko desberdinak, aireztapen sistema eraginkorrak eta denboran iraunkorrak izango diren eraikuntza materialen erabilera bezalako alderdiak aztertzen ditu.

Lan honek, hamabi kapitulutan, profesional eta ikertzaile ospetsuen ikuspegiak agertzen ditu; Ingeniaritzan, Kimikan, Fisikan, Arkitekturan eta Hiri Ekologian adituak dira, Estatuko zein nazioarteko unibertsitateetan dihardutenak eta Arkitektura eta Hirigintza arloko Iraunkortasun eta Ekoeraginkortasun esparruan ibilbide profesional zabala dutenak. Bestalde, ikertzaile gazteek ere egin dituzte ekarpenak.

‘Arquitectura ecoeficiente tomo I’ lanak lehenengo EHU PRESS kalitate zigilua lortu du. Hemendik aurrera, aipatu zerbitzuak zigilu hori emango die Batzorde Zientifikoaren kalitate eta berrikuspen sistema zorrotz bat gainditzen duten UPV/EHUren argitalpenei.

Lana Rufino Hernández-ek eta Olatz Irulegi-k (UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko irakasleak eta doktoreak), eta María Aranjuelo Fernández-Miranda-k (UPV/EHUn doktoregai den arkitekto ikertzailea) editatu dute.

Liburukia, UPV/EHUko Eraikuntza Iraunkorra eta Eraginkortasun Energetikoa berezko tituluari lotua, dohainik deskarga daiteke honako esteka honetan Kanpoko esteka.

Olatz Irulegi eta María Aranjuelo Fernández-Miranda editoreek azaldu dutenez, lan honen helburu nagusia da «egungo jakintza eraikitzen ari diren eta eraikiko diren eraikinak eraginkorragoak izatea lortzeko dauden metodo eta teknologien sakontasun maila batekin biltzea; eraginkortasunak ingurumenarekiko errespetuzko parametroei lotua egon behar du, eta horrek berriztagarriak ez diren baliabide naturalen kontsumoa murriztea, emisio kutsatzaileak murriztea, beren bizitza erabilgarriaren amaierara iritsi diren eraikuntza sistemak eta materialak berrerabili eta birziklatzea dakar».

Ildo horretan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/31/EB ZUZENTARAUAK, eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzkoak, 2020rako, eraikinek % 20 eraginkorragoak izan beharko dutela eta kontsumitzen den guztizko energiaren % 20k berriztagarria izan beharko duela azaltzen du. Horretarako, Estatu kideek ia energia kontsumorik gabeko eraikin kopurua gehitzeko plan nazionalak egin behar dituzte. «Eskakizun hauek oso zorrotzak dira, eta jendeak egun egiten ez duen gizarte irakurketa batera garamatzate. Horrela, ia energia kontsumorik gabeko eraikin batean, erabiltzaileek ez dute ordainduko ur beroa edukitzeko, ez etxea berotzeko, ez hozteko. Baldintza hauek betetzen ez dituzten eraikinetako erabiltzaileek, aldiz, gero eta gehiago ordainduko dute energia kontsumoarengatik. Horrek sekulako gizarte eragina du, eta eraginkortasun energetikoaren aldeko jarrera argia ekarriko du eraikinetan. Joera horri laguntzeko, iraunkorra den hirigintza planteamendu orokor bat behar dugu», azaldu du Rufino Hernándezek, UPV/EHUko Eraikuntza Iraunkorra eta Eraginkortasun Energetikoa berezko titulu Masterreko irakaslea eta zuzendaria.

Lehenengo lan hau online argitaratu ondoren, hiru editoreak, modu bateratuan, bigarren liburuki bat prestatzen ari dira, hainbat adituren ekarpenak bilduz: Mattheos Santamouris, Eduardo de Oliveira, Helena Granados, Helena Coch, Francisco Javier Neila, Margarita de Luxán, Emilio Mitre, Fernando Bajo, José María Sala, Luis Alfonso del Portillo, Víctor José del Campo, Agustín Hernández Aja, Víctor Echarri Iribarren eta Enrique Granada, Arkitekturako eta Hirigintzako Iraunkortasun esparruko ospe handiko beste profesional batzuen artean. Aurtengo urrian aurkeztuko da. Halaber, atlas bat editatzen dihardute, kalitate ekologikoarengatik nabarmentzen diren lanekin.

*Bideoa: Lanaren aurkezpena Rufino Hernándezen eskutik (UPV/EHUko Eraikuntza Iraunkorra eta Eraginkortasun Energetikoa berezko titulu Masterreko irakaslea eta zuzendaria) honako esteka honetan Kanpoko esteka.

Eraikuntza jasangarriaren ekimen-gida argitaratu du Murtziak Kanpoko esteka berrian, eraikuntza jasangarriari buruzko zenbait autonomia eta unibertsitateen dokumentu jaso dira.

Iturria: Construct21 Kanpoko esteka, 2013/04/16, UPV/EHU Kanpoko esteka berrian oinarrituta, 2013/03/27

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *