VISESAren ordezkaritza bat Dalen (Norvegia) izan da, energetikoki eraginkorrak diren etxebizitzei buruzko PIME proiektuaren urteko bileran.
VISESA sozietate publikoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mende dago, eta Europako proiektu honen partaide da Gasteizen egiten ari den ekimen jasangarri baten kide koordinatzaile gisa. Hasiera batean, 432 etxebizitza jasangarri eraikitzea aurreikusten zen, 4,5 milioi euroko aurrekontuarekin.
Aurreikusitako etxebizitza guztietatik 176 eraiki dira dagoeneko. Nolanahi ere, etxebizitza berriaren eskaera falta dago Arabako hiriburuan, eta, hori dela-eta, proiektuaren tokiko arduradunek hiriko hainbat eraikin zaharberritzea proposatu diote Europako Batzordeari, etxebizitzetako batzuk eraiki ordez.
PIME’S programa Europako Batzordearen CONCERTO ekimenaren barruan dauden 22 proiektuetako bat da. Ekimenak modu preaktiboan heltzen dio Europako energia-beharretarako etorkizun jasangarriago bat sortzeko erronkari, eta tokiko komunitateei laguntza ematen die estrategiak garatzeko eta etxebizitza-garapen jasangarriak (energia-eraginkortasun handia eta iturri berriztagarrien erabilera, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko) gauzatzeko.
2010ean, Eraikalen, CONCERTO programako PIME´s Europako proiektuaren aurkezpena iragarri zen, bazkideen, helburuen, etab., gainontzeko informazioarekin.
“Erakusle” etiketapean, eraginkortasun energetikoa, birgaitzea, etab., sustatzeko eredutzat diren zenbait ekimen argitaratu dira Eraikalen.
Iturria: Irekia , 2013/04/16