Bartzelonako Udalak, La Casa de las Ideas ataria martxan jarri du Interneten, herritarrek, Bartzelonako etxebizitzaren gaietaz, erronken eta irtenbideen proposamenak egin ahal izateko.
Xede horrekin web orria ireki du. Bertan, egindako proposamenak jaso egingo dira. Proiektua ere azaltzen da, hiritarrek, etxebizitzaren erronkei aurre emateko egindako proposamenak jasotzea helburu duelarik.
Katalaneraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago.
Proiektua ondorengo zatitan banatuta dago:
- Argialdia, martxoak 17 – maiatzak 3
- Ideiagintza , martxoak 17 – maiatzak 3
- Aurrehautaketa, maiatzak 4 – maiatzak 9
- Kontzeptuak, maiatzak 10 – maiatzak 27
- Proposamenak hautatzea, maiatzak 27 – ekainak 2
Pertsonek insipirazioa har ditzaten, mundu osotik egindako ekimenak jaso dituzte. Atal honetan jasotako batzuk:
- Co-housing, l’habitatge en comunitat
- Catalyst for housing, solucions per a persones amb pocs ingressos
- Vauban, el barri cooperatiu de Friburg
Ataria, Bartzelonako hiritarrak ez ezik, hiritar guztiek parte-har dezaten irekia dago (ideagintza ) eta Espainiatik kanpo dauden pertsonek emandako ideiak ere jasoko ditu. Hauetatik, zenbaitek “cohousing” eta etxebizitzen kooperatibak, etxebizitza eredu berri bezala proposatu dituzte egungo krisi garairako. Atal honetan jasotako batzuk:
- Adin desberdinetako elkarteak sustatzea
(Finlandiako ideia)
- Andel: el model escandinau d’accés a l’habitatge
Eraikalen, “Masqueunacasa.org” Etxebizitzen prozesu kolektiboen on line plataforma berria jaso zen. Masqueunacasa etxebizitzen prozesu kolektiboei buruzko web-plataforma bat da, eta etxebizitza berriak eta haien inguruak eraikitzen parte-hartzea eta eraikuntza horiek kudeatzea sustatzeko tresnak eskaintzea du helburu. Barzelonako proiektuan parte-hartzeko ideia-iturri ona da.
Iturria: Inmodiario , 2013/03/17