Udalak Bilboko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiko Berrikuspen Prozesuan herritarrak parte hartzea sustatuko du

Bilboko Hiri Antolamendurako Plan Nagusia behin betiko onarpena segura aski 2016an izango da. Martxoan zehar, etorkizuneko planaren aurrediagnostikoaren ondorioak ezagutuko dira, formularioen eta adituek, erakundeek eta auzkoken parte-hartu izan duten eztabaida-mahai mistoen erantzunetan oinarriturik atera izan direnak.

Hiriko Antolamendurako Plan Nagusia antolamendu orokorreko tresna da. Hau Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-arautegian lurraldearen antolamendu integralaren oinarrizko tresnatzat dago definituta eta honen bitartez lurra sailkatu, lur bakoitzari aplikatu ahal zaion erregimena zehaztu eta udalerriko ekipamendu, azpiegitura eta berdeguneen sistemaren oinarrizko elementuak definitzen dira. Gaur egun indarrean dagoen Bilboko Plan Nagusia 1995ekoa da eta hainbat urte igaro ostean berrikustea komenigarria da etengabe egokitzen eta eraldatzen den hiriari buruzko ikuspuntua partekatzeko eta berriz pentsatzeko, bai eta Euskadiko 2006ko Lur eta Hirigintzari buruzko Legearekin egokitzeko ere. 

Horrela, Bilboko Udalak herritarren parte-hartzea sustatu nahi izan du –Lur eta Hirigintza legean jasota dagoenez- eta elementu berri bat sartu nahi izan du: Edonork parte hartu dezake, etxetik bertatik klik eginez eta formulario bat betez. Halaber, zozketa bitartez eztabaida-mahai mistoetan nor egongo den aukeratuko da –parte hartzeko borondatea espreski azaldu dutenen artean- eta hauetan Udal Kontseiluetan ordezkapena ez duten erakundeak, gaian adituak direnak eta elkarteetan ez dauden herritarrak ordezkatuko dira, kopuru berdinetan. 

Era berean, eztabaida-sistema batez baliatuta, parte-hartze prozesua ohiko parte-hartze organoen bitartez gauzatuko da (Plangintzako Aholku Batzordea, Udal Sektoretako Kontseiluak eta Barrutiko Kontseiluak). 

Prozesu parte-hartzaileak fase desberdinak izango ditu, eta honakoetarako balioko du: hiriaren ikuspegi globala izateko, Plan Orokorraren berrikuspenean adostasuna sustatzeko hiritarren kezkekin lotutako balioak txertatzeko eta udal gardentasuna bermatzeko. Prozesua Bilboko Udalaren webgunean Kanpoko esteka azalduta dator.

Parte hartzeko modu desberdinak

Herritarren parte-hartzea ehun baieztapen edo enuntziatuz osatutako formulario baten bidez egin da –Plan Nagusia Berrikusteko Bulegoak EHUren lankidetzaz landutako aurrediagnostikoaren dokumentuaren laburpen exekutiboan oinarrituta–, eta hauei buruzko iritzia eman ahal izango da. Honako ataletan banatuta dago:

    • Lurralde-testuingurua udalaz gaindiko eskalan
    • Dinamika Demografikoak eta Gizarte eta Espazio Karakterizazioa
    • Lan eta Gizarte arloko Dinamikak eta Oinarri Produktiboa
    • Mugikortasuna eta Garraioa
    • Ingurune Fisiko eta Naturala. Lur urbanizaezina
    • Espazio Libreak eta Berdeguneak. Ekipamenduak
    • Etxebizitzak
    • Urbanizatutako eta Eraikitako Ondarea

Formularioa 2012ko azaroaren 5etik abenduaren 20ra bete ahal izan zen.

Herritarrak oro har eta elkarteetan ez dauden herritarrak

Galdetegia betez gain, 2012ko abenduaren eta 2013ko urtarrilaren artean hiru eztabaida-mahai misto martxan jarri dira. Bat gizarte arlokoa, beste bat ekonomia arlokoa eta hirugarrena fisiko-eraikia motakoa, bakoitza 21 kidez osatua, non ordezkatuak izan dira, 3 zati berdinetan, udal kontseiluetan ez dauden erakundeak, eztabaidatuko diren gaietan adituak diren pertsonak eta inprimakia bete duten, on-line edo paperean, eta interesa erakutsi duten pertsonen artean egin den zozketan atera diren herritarrak.

Udal Kontseiluetan ordezkatuta dauden herritarrak

Prozesua aurrera eramateko, Udal Plangintzarako Aholku Batzorde, Udal Kontseilu Sektorial eta Udal Barrutiko Kontseiluaren bitartez parte hartzeko azaroko eta abenduko hileak barne hartzen dituen egutegia prestatu da. 

Guztietan bi saio ezarri dira: bat prozesua azaldu eta on-line tresnaren funtzionamendua azaltzeko, eta bigarrena, eztabaidakoa, inprimakiaren emaitzak eztabaidatzeko, hau betetzeko egon diren 15 egunak pasatu ondoren.

Prozesuaren amaiera eta txostenak aurkeztea

Eztabaida- eta deliberazio foroak bukatu ostean, parte-hartzeko prozesuen bidez jasotako ondorioei buruzko txosten bana egingo da, eta Udal Kontseiluan eta Mahai Mistoetan aurkeztuko dira 2013ko urtarril eta otsaila bitartean. 

Txosten hauekin amaierako txostena idatzi eta kaleratuko da, eta Plan Orokorra egin, tramitatu eta onartzeko baliagarria izango da.

Lortutako ematizak

Parte-Hartze eta Barruti Sailak, parte-hartzailearen prozesuan lagundu du.

Guztira, 576 pertsonek formularioa bete dute, 48.000 iruzkin baino gehiago bilduz.

Ekarpen eta balorazioen emaitzen txostenak Bilboko Udalaren webgunean Kanpoko esteka eskuragarri daude.

Iturriak: Bilbao.net Kanpoko esteka, 2012/11/14 eta Bilbao Aldizkaria (2013ko martxoa, 279 zenbakia) Kanpoko esteka, Bilboko Udalaren webgunean eskuragarri dago.

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Legegintza and tagged , , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *