Euskadiko etxeko sektorearen energia-gakoak

Gehien erabiltzen diren energiak elektrizitatea eta gas naturala dira, gutizkoaren %82.

Etxebizitzako bizilagun kopurua murriztu egin da eta gero eta etxe erosoagoak eskatzen dira.

Egungo etxebizitzetan egin daitezkeen egiturazko hobekuntzek %40 gutxitu dezakete berokuntza-kontsumoa.

Euskadiko etxeko sektorean energiaren erabileraz azterlan bat burutu du 2012an EEE Energiaren Euskal Erakundeak Kanpoko esteka, egungo energia egoeran giltzarria den sektorea, hain zuzen ere. Euskadiko energia-eskariaren %8 etxeko kontsumoari dagokio, eta fakturaren %15; dirutan adierazita, 856 milioi inguru.

Euskal herritarren bizimoduan eta kontsumoan izandako bilakaerak edo aldaketek ekarri dute energia-kontsumoa areagotzea etxebizitzetan, energia-eraginkortasunean emandako hobekuntzak gorabehera. Familia unitateak gero eta txikiagoak direnez gero, etxebizitza nagusien kopurua handituz doa. Horrezaz gain, etxebizitzetan gero eta erosotasun maila handiagoa eskatzen denez, ekipamendu gehiago izatea dakar, eta, beraz, energia gehiago kontsumitzen da. 

Energiaren kontsumoan izaten ari den areagotze horri aurre egiteko, administrazioak zenbait neurri edo erabaki hartu ditu, hala nola etxebizitzetan hobekuntzak egiteko diru laguntzak ematea (berritzeak, leihoak edo etxetresna elektrikoak aldatzeko laguntzak). Horrekin batera, energia aldetik berriztatutako eraikinak edo berriak eraginkorragoak izan daitezen, araudi eta legedia moldatu eta egokitu da eta energia zentzuz erabiltzeko sentiberatze kanpaina ugari burutu dira. 

Erabaki eta neurri horiek eraginkorragoak izateko eta etxeetan erregaien eta elektrizitatearen energia-kostuak gero handiagoak direla kontuan hartuta, beharrezkoa da xehetasunez ezagutzea nola kontsumitzen den energia etxebizitzetan. Hain zuzen ere, horixe izan da aipatutako azterlanaren xedea; izan ere, Euskadiko etxebizitzen ezaugarriez edo parkeaz azterketa sakona egin da. Azterlanaren argitan, hiri eta kostaldean kokatua eta batez besteko antzinatasuna 39 urteko etxebizitzak ditugula ondorioztatu daiteke. Gaur egungo krisi ekonomia eraikuntza alorrean izaten ari den eragin handiaren ondorioz, Euskadin etxebizitzak eraikitzeko oraingo erritmoa duela 20 urte zegoenaren maila bertsuan dago. 

Etxebizitza baten energia-kontsumoan zenbait faktorek eragiten dute; esate baterako, etxebizitza bakoitzaren tamaina eta eraikitzeko moldea, erabiltzen diren berokuntza-, ur bero sanitario- eta argiztapen-sistemak, kontsumitzen diren energia-iturri motak eta berauen erabilera egokia edo desegokia (energia-kontsumoaren 40% inguru berokuntzari dagokio). Faktore horiek guztiak aztertzen ditu azterlanak, Euskadiko etxeko sektorearen ezaugarriak sakontasun eta xehetasunez ezagutze aldera. Izandako hobekuntzen artean, nabarmentzekoa da etxetresna elektriko eraginkorragoak izateari begira egindako urratsa, baita jende askorentzat ezezaguna den standby delakoan emandako pausua. Izan ere, ez da kontu hutsala, etxebizitza batek kontsumitzen duen elektrizitatearen %7 inguru izatera hel daiteke horien kontsumoa. 

Etxebizitzetan erabiltzen diren energia motei dagokienez, gas naturala pixkanaka-pixkanaka sartzen joan da, eta gaur egun nagusi da etxeko kontsumoan. 2011. urtean, Euskadin, gas naturalaren batez besteko kontsumoa etxebizitzako 5.930 kWh-koa izan zen; elektrizitatearena, berriz, 3.370 kWh-koa. Gutxiago erabili ziren beste energia batzuk, gasolioa eta GNLa, kasu. Energia guztiak kontuan hartuta, Euskadiko etxe batek urtean 0,69 tona petrolioaren baliokidea den energia kantitatea kontsumitzen du. Etxebizitzetan energia berriztagarrien erabilerari gagozkionez, haien erabilera gero eta zabalduago dagoela baiezta daiteke; gaur-gaurkoz, guztizkoaren %5,3 baino ez bada ere

Etxebizitzen antzinatasuna edo urteak faktore giltzarria da energia-galeran, bero eran galtzen dena. Izan ere, 2007. urtetik aurrera eraikitakoaren aldean, 1979. urtean baino lehen eraiki eta berritu ez den etxebizitza baten berokuntza-eskaria 2,8 aldiz handiagoa da. Horiek horrela, berokuntza-kontsumoan aurrezteko edo murrizteko potentzial globala %40 ingurukoa da, 2007. urtetik baino lehen eraikitako etxebizitzetan egiturazko hobekuntzei esker

Etxebizitza sektorearen etorkizuna eraikinen energia-eraginkortasunari hertsiki loturik dago. Hala, Europako 2002/91/CE zuzentaraua Espainiako legeriara egokitzeko edo lekualdatzeko badago ere, etxebizitzen energia-ziurtapenaz diharduen legeria horrek eskatzen du, besteak beste, energia-ziurtagiri bat eduki beharra egungo eraikin guztiak saltzean edo errentan ematean. Bestetik, etxebizitzen energia-kontsumoaren bilakaeran garrantzi handikoa izango da 2010/31/EU zuzentarauaren aplikazioa; izan ere, eraikienen energia-eraginkortasunaz diharduen zuzentarau horrek “ia energia-kontsumorik gabeko eraikinen” kontzeptua sartzen du, hau da, eraginkortasun handiko eraikinak sortzea ekarriko duena, eta izango duten energia premia txikia, gainera, energia-iturri berriztagarriez hornituko dira gehienbat.

Dokumentua EEEren web orrian eskuragarri dago, euskeraz Kanpoko esteka eta gaztelaniaz Kanpoko esteka.

Eraikalen, Espainiako etxebizitza-sektoreko energia-kontsumoari buruzko azterketa Kanpoko esteka berria jaso zen. Espainiako 17 milioi etxebizitza baino gehiagotako energia-kontsumoa zein zen jakiteko eta aztertzeko egin zen azterketa. Energia-erabileren eta -iturrien arabera egin zen lan hori, eta aintzat hartu ziren ekipamenduaren ezaugarriak, orokorki eta estatua bereizi den hiru klima-eremuetan.

Iturria: EEE Kanpoko esteka, 2013/03/18

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *