Madrilgo Ciudad de los Ángeles Birgaitzea

Ciudad de los Angeles. Argazkia El Mundo

Ciudad de los Ángeleseko eraldaketa Kanpoko esteka, osoko ikuspuntu batetik, auzo baten birgaiketari ekiteko eran eredu gisa ezarri da, instituzioen lankidetzaren eta auzokoen parte-hartze eta adostasunaren bidez.

Ciudad de los Ángelesen jatorria eta bertako birgaiketa obrak ezagutzeko, El Mundon argitaratutako artikulua Kanpoko esteka irakur daiteke.

Madrilgo Ciudad de los Ángeleseko eraikin baten birgaitze energetikoa, erakusle moduan balioko du iNSPiRe Kanpoko esteka Europako proiektuan.

Madrilgo birgaitzeari buruz, Eraikalen zenbait berri jaso ziren:

EAEn auzoak eta herriak birgaitzeari buruz, Eraikalen, 2013an, zenbait berri jaso dira:

  • Mogel auzoaren (Eibar) osoko birgaitzeari martxoan ekingo zaio, eta bizilagun gehienen babesa du Kanpoko esteka. Debegesak (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea), Eibarko Udalaren lankidetzaz eta Eusko Jaurlaritzak Eibarko Udalaren bidez emandako laguntza ekonomikoari esker, 2.800.000 euroko diru-laguntza eman du proiektu horretarako, eta Osoko Birgaitze Programa bat sustatzen ari da diru horrekin. 20 hile ondoren informatzen, jakinarazten eta kudeatzen, dauden 21 ataritik, auzoaren osoko birgaiketaren alde hamabost agertu dira 150 etxebizitzekin. Aterpean osoko birgaitze proiektua egin du.
  • Plentziako Udalak hiria berritzeko plan bat diseinatu du Kanpoko esteka. Udalak diseinatutako birgaitze-plana gauzatzeko, 16 milioi euroko inbertsioa egingo da zortzi urtean, eta udalerriaren lurzoruaren % 40ri eragingo dio; hots, 27.000 metro karratutan eragingo du (204 eraikin daude azalera horretan, eta 1.300 lagun bizi dira). Proiektuaren garapenaz TECNALIA eta Ingelan arduratu dira.
  • Makatzena birgaitzeko plana (Arrasate) Kanpoko esteka. Proiektua Suradesak (Dena Garaia birgaitzeko hirigintza-elkarteak) koordinatuko du. 2010ean, auzokoak, auzoa birgaitzeaz arduratu ziren eta Makatzena auzoa osatzen duten 17 etxebizitza-blokeetatik zortzi proiektuan parte-hartzen ari dira (eraberritzea erabaki dutenek). Kostu handiko obra horri aurre egiteko (3,6 milioi euro inguruko kostua izango du), Eusko Jaurlaritzak 1.815.000 euroko laguntza bat eman du, etxebizitza-eraikinak eraberritzeko Revive planaren bitartez. LKS-k osoko birgaitze plana egin du.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2013/03/22

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak, Proiektuak and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *