Akustika kontrolatzeko Oinarrizko Gida: Lanen exekuzioa eta obra bukatua

Eusko Jaurlaritzaren Kalitate Kontrolerako Laborategiko Akustika Arloak Akustika kontrolatzeko Gida hau argitaratu du. EAEko eraikinen kalitate akustikoa kontrolatzen laguntzeko tresna gisa prestatu da gida hau, bai exekuzio-faserako, bai amaierako egiaztapenerako ere.

Eraikinen eraikuntzan kontrola egoki egiteko informazioa biltzen da gidan. Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) Zaratatik Babesteko Oinarrizko Dokumentuan (DB-HR) ezarritako kalitate akustikoa lortzera bideratua dago gida, eta eraikina amaitutakoan egiaztapen akustikoa egiteko proposamen bat ere egiten du.

Bi zati bereizi ditu:

  • Lehen zatia, Obrako lanen kontrola, galdera-erantzunen bidez osatua dago.
  • Bigarren zatia, berriz, Obra bukatuaren egiaztapena, eraikinen kalitate akustikoa in situ egiaztatzeko protokolo bat da.

Esteka honetan eskuratu daiteke gida.

Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Kalitate Kontrolerako Laborategiko Akustika Arloa, 215/02/05

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Gidariak eta erremintak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *