Eraikuntza-irtenbideen datu akustikoen datu-basearen bertsio berria: dBMat-Índices globales-V4

Eusko Jaurlaritzaren Eraikuntzaren Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko Akustika Arloak datu akustikoen “dBMat-Índices Globales” datu-basearen bertsio berri bat argitaratu du (4. bertsioa).

Ateen isolamendu akustikoari buruzko datuak gehitu zaizkio datu-baseari; hala, beste kategoria bat dago lehendik zeudenez gain, hala nola hormak, estaldurak, SATEak, panel-sistemak, errezel-hormak, horma mugigarriak, leihoak, solairuak, sabai esekiak, sistema arinak, etab.

Alorrean probatu diren eraikuntza-sistema jakinen isolamendu akustikoko eta soinu-xurgapeneko 500 datu baino gehiago jartzen ditu tresna honek sektorearen eskura.

Produktu jakinen datu akustikoak eskura izateak erraztu egiten du Eraikingintzaren Kode Teknikoan dagoen Zaratatik Babesteko Oinarrizko Dokumentuaren (EKTren DB-HR) arabera erabiltzaileentzat akustikoki erosoak diren eraikinak diseinatzea eta egitea.

Hemen, informazio gehiago eta datuak deskargatzeko aukera dago.

Iturria: Eraikuntzaren Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko Akustika Arloa, 2015/02/24

VN:D [1.9.20_1166]
Rating: 4.0/5 (1 vote cast)
Eraikuntza-irtenbideen datu akustikoen datu-basearen bertsio berria: dBMat-Índices globales-V4, 4.0 out of 5 based on 1 rating
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Gidariak eta erremintak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *