Category Archives: Eraketa

TicAT-en bideokasta, eraikinen ziurtatze energetikoari buruzkoa (1. zatia)

Zer da TicAT? Eta TicATenbideokastak? Sare sozialen bidez elkar ezagutu duten arkitekto teknikoen talde bat da TicAT. Sare sozialak baliabide bikain izan dituzte eraikuntzaren sektorean dituzten kezkak partekatzeko informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez —gaztelaniaz, TIC, eta hortik datorkio TicAT izena—. … Continue reading

Posted in Eraketa | Tagged , , , , | Leave a comment

TicATen bideokasta, eraikuntzari aplikatutako termografiari buruzkoa

Zer da TicAT? Eta TicATen bideokastak?  Sare sozialen bidez elkar ezagutu duten arkitekto teknikoen talde bat da TicAT. Sare sozialak baliabide bikain izan dituzte eraikuntzaren sektorean dituzten kezkak partekatzeko informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez —gaztelaniaz, TIC, eta hortik datorkio TicAT … Continue reading

Posted in Eraketa | Tagged , , , , , , | Leave a comment

Biomasa-galdaren ezaugarriak eta haiek erabiltzeko betebeharrak

Galdara horiek erabiltzearen aldeko arrazoi asko daude: Ingurumena zaindu egiten dute. Beste erregai batzuekin alderatuta, prezio txikiagoa dute. Mantentzeko errazak dira. Teknologia aurreratuak dituzten galdaretan, ekipoaren garbiketa guztiz automatikoa da eta errautsak gutxitan kendu behar izaten dira. Biomasa-galdarek higadurarekiko erresistentzia … Continue reading

Posted in Eraketa | Tagged | Leave a comment

Europako Build up Skills proiektua

BUILD UP Skills  Intelligent Energy Europe-ren (IEE) baitako ekimen estrategiko bat da, eraikuntza-sektoreko langileen prestakuntza sustatzeko. Ekimenaren azken helburua da Europan langile gaitu gehiago izatea, ia zero energia erabiltzen duten eraikin berriak egiteko, baita birgaitze energetikoak garatzeko ere eraikita dauden … Continue reading

Posted in Dokumentuak, Eraketa, I+D Proiektuak | Tagged | Leave a comment

A3e-ren eta AECren “Eraikuntzako energia-ikuskatzailea” eta “Eraikuntzako energia-ikuskatzaile burua” tituluak

Lehendik dauden eraikinen kasuan, eta eraikinen energia-eraginkortasuna ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duen Errege Dekretuaren Proiektuaren arabera , teknikari ziurtatzaile izan nahi dutenek eraikuntza-proiektuak egiteko edo obrak zuzendu eta gauzatzeko gaitzen dituen titulazio akademiko eta profesionala izan behar dute, Eraikuntzen Ordenazioari buruzko … Continue reading

Posted in Eraketa, Hausnarketak | Tagged , , | Leave a comment

BIM, Building Information Modeling

BIMk Building Information Modeling esan nahi du; euskaraz: eraikuntzaren informazioaren modelatzea, gutxi gorabehera. BIM lanerako filosofia bat da, eta iparraldeko herrialdeetan eta AEBn badira urte batzuk lan-sistemetan ezartzen ari direla. Eraikuntza-prozesuari buruzko informazio guztia (hasi aurreproiektutik eta eraikinaren eraispenera arte) … Continue reading

Posted in Eraketa, Gidariak eta erremintak | Tagged | Leave a comment

CE marka ETEDen bidez

ETEDen (Egokitasun Teknikoaren Europar Dokumentua) bidez, arau harmonizatuek estaltzen ez dituzten produktuei CE marka jartzeko aukera dute hala nahi duten enpresek (aukerazkoa da), eta, horrenbestez, produktuak Europara esportatu eta han merkaturatu ditzakete oztopo teknikoei aurre egin beharrik gabe (estatu mailako … Continue reading

Posted in Eraketa, Legegintza | Tagged , | Leave a comment

Klimatizazio pasiboa: Lurra-airea trukagailuak

Lurra-airea bero-trukagailuak geotermiaren  aplikazio interesgarria dira. Putzu proventzar  tradizionalaren XXI. mendeko egokitzapena da. Teknika horren bidez, airea lur azpiko kanalizazio batzuetatik igaroarazten da eraikinera sartu aurretik, eraikinaren barruan jasotzen den airearen tenperatura arintzeko. Sistemaren oinarrian, lurzoruaren inertzia termikoaren aprobetxamendua dago. … Continue reading

Posted in Eraketa | Tagged | Leave a comment

Termografia eta blower-door. Eraikinen hermetikotasun-saiakuntza

Eraikinen barruko aire-bolumena da haien gaineko kalkulu energetikoen parametroetako bat, eta haren araberakoa da, besteak beste, eraikinak klimatizatzeko behar den energia-ekarpena. Bi modutara trukatzen du eraikin batek airea kanpoko inguruarekin: kontrolatuta eta kontrolik gabe. Alde batetik, Eraikuntzako Kode Teknikoak xedatzen … Continue reading

Posted in Eraketa | Tagged , , , | Leave a comment

Nola amortizatzen dira makinak?

Victor Yepes-ek aurreko post batean —Eraikal blogera ekarri genuen—, eraikuntzan erabilitako makinak berritzeko irizpideak azaldu zituen. Oraingo honetan, amortizazioari buruzko zenbait oinarrizko kontzeptu gogorarazi ditu. Makinak amortizatzeak esan nahi du makinek izan duten balio-galera ekonomikoki zenbatestea. Amortizazioarekin lortu nahi den helburua … Continue reading

Posted in Eraketa | Tagged , | Leave a comment