Category Archives: Gidariak eta erremintak

Eraikuntza-irtenbideen datu akustikoen datu-basearen bertsio berria: dBMat-Índices globales-V4

Eusko Jaurlaritzaren Eraikuntzaren Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko Akustika Arloak datu akustikoen “dBMat-Índices Globales” datu-basearen bertsio berri bat argitaratu du (4. bertsioa). Ateen isolamendu akustikoari buruzko datuak gehitu zaizkio datu-baseari; hala, beste kategoria bat dago lehendik zeudenez gain, hala nola hormak, estaldurak, … Continue reading

Posted in Gidariak eta erremintak | Tagged , , | Leave a comment

Akustika kontrolatzeko Oinarrizko Gida: Lanen exekuzioa eta obra bukatua

Eusko Jaurlaritzaren Kalitate Kontrolerako Laborategiko Akustika Arloak Akustika kontrolatzeko Gida hau argitaratu du. EAEko eraikinen kalitate akustikoa kontrolatzen laguntzeko tresna gisa prestatu da gida hau, bai exekuzio-faserako, bai amaierako egiaztapenerako ere. Eraikinen eraikuntzan kontrola egoki egiteko informazioa biltzen da gidan. … Continue reading

Posted in Gidariak eta erremintak | Tagged , | Leave a comment

eCondensa2-en bertsio berria: kondentsazio-analisien doako aplikazioa, Eraikuntzaren Kode Teknikoarekin bat egiten duena

Energiaren eta jasangarritasunaren arloari lotutako Aurea Consulting Sustainable Architecture and Engineering aholkularitzak eCondensa2 kondentsazio-analisien doako aplikazioaren bertsio berria plazaratu du (Eraikuntzaren Kode Teknikoarekin bat egiten du aplikazioak).

Posted in Gidariak eta erremintak | Tagged , | Leave a comment

Dokumentua, ingelesez: Asmo handiak: etxebizitza-blokeak etxebizitza jasangarri bihurtzea

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: “Towering ambitions: transforming high rise housing into sustainable homes”.  Green Alliance-k  Erresuma Baturako egindako dokumentua. Albistearen iturritik lor daiteke dokumentua. Etxebizitza-blokeek aukera paregabea ematen dute bizimodu ekologikoagoa izateko, eta bertan bizi direnentzat handiak izan daitezke ekologikoagoak izatearen … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, Gidariak eta erremintak | Tagged , | Leave a comment

BIM, Building Information Modeling

BIMk Building Information Modeling esan nahi du; euskaraz: eraikuntzaren informazioaren modelatzea, gutxi gorabehera. BIM lanerako filosofia bat da, eta iparraldeko herrialdeetan eta AEBn badira urte batzuk lan-sistemetan ezartzen ari direla. Eraikuntza-prozesuari buruzko informazio guztia (hasi aurreproiektutik eta eraikinaren eraispenera arte) … Continue reading

Posted in Eraketa, Gidariak eta erremintak | Tagged | Leave a comment

Etxebizitzetarako VERDE RH tresnak ingurumen-jasangarritasuna hobetu nahi duten etxebizitza kolektiboak dituzten eraikinen birgaitzea errazten du

Green Building Council Españak (GBCe ) garatu du VERDE RH tresna, Espainiako Sustapen Ministerioaren Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzorua saileko zuzendaritza orokorrak hala eskatuta. GBCe tresna garatzeko, beren teknikarien eta jasangarritasunean eta energia-eraginkortasunean adituak diren d-fine  eta Efitectura  enpresen lankidetza izan dute. … Continue reading

Posted in Gidariak eta erremintak | Tagged | Leave a comment

Eraikuntza-irtenbideen datu akustikoen datu-basea: “dBMat-Índices globales-V2”

Eusko Jaurlaritzaren Eraikuntzaren Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko Akustika Arloak —Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren mendekoak— eguneratu egin du datu akustikoen ‘dBMat-Índices Globales’ datu-basea (2. bertsioa). 159 datu berri sartu dira, eta, orain, 400 datu akustiko baino gehiago daude mota askotako … Continue reading

Posted in Gidariak eta erremintak | Tagged , , , , , | Leave a comment

Egitura-hormigoiaren eskuliburu informatikoa EHE-08 Instrukziora egokitu da

Egitura-hormigoiaren eskuliburu informatikoa tresna informatikoa da, hormigoizko egituren jokabidea eta ebaluazioa ikasteko. Zimendu-zementuaren eta haren aplikazioen Espainiako Institutuak (IECA ) egitura-hormigoiaren eskuliburu informatikoaren 3.1. bertsioa jendarteratu berri du, egiturak proiektatzeko asko erabiltzen den hormigoi- sekzioak kalkulatzeko tresna 3.1 bertsio berriaren edukia … Continue reading

Posted in Gidariak eta erremintak | Tagged , | Leave a comment

PROBETHA-08, obran hormigoia jasotzea kontrolatzeko programa informatikoa

Zimenduaren eta haren Aplikazioen Espainiako Institutuak (IECA ) eta Andaluziako Juntako Herri Lanen Agentziak (AOPJA ) sustatutako PROBETHA-08 programa tresna informatiko berri bat da, eta aukera ematen die zuzendaritza fakultatiboei, laguntza teknikoei, eraikitzaileei, laborategiei eta abarri hormigoia kontrolatzeko prozesua sistematizatzeko. Egitura Hormigoiaren … Continue reading

Posted in Gidariak eta erremintak, Kalitate-kontrola obretan | Tagged , , | Leave a comment

Bultzatu, birgaitze eta eraikitze jasangarriari buruzko webgunea

Bultzatu webguneak  aukera ematen die bai erabiltzaileei, bai profesionalei, birgaitze eta eraikitze jasangarriari buruzko informazioa aurkitzeko. Birgaitzeari buruz dagoen informazio guztiaren biltegia da webgune hori, eta gai bakoitza ordenatuta dauka, nabigazioa erraza eta emankorra izan dadin. Hala, etxea birgaitzekotan dabilen … Continue reading

Posted in Gidariak eta erremintak | Tagged | Leave a comment