Category Archives: Hausnarketak

Eraikunek antolatutako Ried 2013 Birgaitze Kongresuaren txostenei buruzko laburpena

Eraikalen, Ried 2013. Eraikuntzako Birgaitze-Ian Integralari buruzko I. Kongresua. Madrilen, 2013ko apirilaren 10ean eta 11n  aurkeztu zen. Eraikune  Ried 2013 Birgaitze Kongresuan izan da eta bere webgunean laburpena eskuragarri dago. Iturria: Eraikune , 2013/04/15

Posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak, Hausnarketak | Tagged , , | Leave a comment

Kalitatea eraikuntza-proiektuan

Emilio Callejónek  bere blogean idatzitako “La calidad en el proyecto no preocupa”  iritzi-artikulua. Emilio Callejón arkitekto teknikoa eta eraikuntza-ingeniaria da. Granadako Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Bere artikuluan, Eraikuntzako Kalitaterako Espainiako Elkartearen (ASECE ) “¿Zein egoeratan dago eraikuntzako kalitatea Espainian?” txostenaren  galderetako … Continue reading

Posted in Hausnarketak | Tagged | Leave a comment

Mantentze-lanetarako teknikaria edo etxeko teknikaria (Informazio gehigarria)

Bizilagunen erkidegoko etxeko teknikariaren irudia  Eraikaleko berrian, eraikinen mantentze-lanetarako etxeko teknikariaren irudia jaso zen. Teknikariak erkidegoko administratzailearekin lan egingo luke. Artikulu hau Francisco Rey Muñozek  idatzi zuen 2012ko abenduaren 26an (asteazkena) Tecnifican . On line plataforma hori Espainiako geografia osora zabaltzen … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Hausnarketak, Zerbitzu berriak | Tagged , | Leave a comment

“Etxebizitza duin baten alde” dekalogoa

Madrilgo ATTACek  eratu duen Etxebizitzari buruzko kanpainaren xedea da Espainiako egungo etxebizitzaren egoeraren zergatiak aztertzea, batetik, eta, bestetik, botere publikoen aurrean etxebizitzarako eskubidea baliarazteko proposamenak prestatzea. Eginkizun horren emaitza dugu “Etxebizitza duin baten alde” dekalogoa. Egoera oker eta bidegabe bat … Continue reading

Posted in Dokumentuak, Hausnarketak | Tagged , | Leave a comment

Google Glass eraikuntzan erabiltzea

Bada zenbait denbora Google Glass  berriak irtengo diren datari buruzko albisteak irakurtzen, bideoak ikusten eta zurrumurruak entzuten ari garela; TIME aldizkariak  2012ko proiekturik onen artean sartu du Google Glass. Produktua misterio bat zen, eta hari buruzko zenbait bideo ikusi eta … Continue reading

Posted in Hausnarketak, I+D Proiektuak, merkatu aurretikoa, Zerbitzu berriak | Tagged , , | Leave a comment

AEBko joera: belaunaldi ugariko familientzako etxebizitzak

Rick Atkinson-en iritzi-artikulua, Buildipedia web-orrian  argitaratua, 2013/02/15. Estatu Batuetan, teilatupe berean bizi diren belaunaldi askoko familien ehuneko handiena dute 1950eko hamarkadaz geroztik, eta joera horrek urte askoan iraungo duela aurreikusten da. Artikulu honetan, hori zergatik gertatzen den azaltzen du autoreak … Continue reading

Posted in Hausnarketak | Tagged , , , | Leave a comment

Zertara behartzen du Energia-eraginkortasunari buruzko Direktibak?

2012ko azaroaren 14an, Energia-eraginkortasunari buruzko 2012/27/EB Direktiba berria argitaratu zen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean . Lehenagoko beste direktiba batzuk aldatzen eta/edo indargabetzen ditu direktiba horrek, baita datozen urteetarako oinarriak zehaztu ere. 2011. urtearen hasieran, Europako Batzordeak ondorioztatu zuen ez zirela beteko … Continue reading

Posted in Hausnarketak, Legegintza | Tagged , , , | Leave a comment

Rucorkasa eta RucorkasaSocial: etxe aurrefabrikatuen eta etxebizitza sozialen eraikuntza/fabrikazioa, Araban

Rucorkasako Txema Martín Gonzálezek (txema@rucorkasa.es) Eraikal Blogean egindako iruzkina: “Etxe aurrefabrikatuen eta etxebizitza sozialen eraikitzaileak/fabrikatzaileak garen aldetik, eraikuntzaren sektorearen inguruko foro hauek egiten ditugu. Han jasotzen eta hedatzen diren ezagutza-ildoen helburua da hobetzea eta eraikuntza-irtenbide optimoetarantz eboluzionatzea. Rucorkasa eta RucorkasaSocial … Continue reading

Posted in Hausnarketak, Industrializazioa | Tagged , , | Leave a comment

Erabiltzen ez diren eraikin publikoak: zerbitzu publikoa, hiritarren topaketa eta enplegu berria

Javier Burón Cuadrado Urbania ZH Gestión-eko  gerenteak idatzitako artikulua , berriki argitaratua Plataforma Paisaje Transversal-en web-orrian , eta egilearen blogean  ere esekia. «Ez dut ezer berririk esaten nabarmentzen badut Espainian ehunka eraikin berezi daudela ezertarako erabiltzen ez direnak. Haietako asko joan den … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Hausnarketak | Tagged , | Leave a comment

Eraikinen Ikuskapen Teknikoak batera egitea efizientzia energetikoaren ziurtagiriekin

Higiezinen burbuilak eztanda egin ondoren, eta horrek eraikuntzaren sektorean eragin duen krisian, hiru zutabek eusten diete eraikuntzako profesionalei: Eraikinen Azterketa Teknikoa , Lehendik dauden Eraikinen Efizientzia Energetikoaren Ziurtapenak  eta birgaitzea. Gero eta udal gehiagok eskatzen dute Eraikinen Ikuskapen Teknikoa. Eraikinak prebentzioz … Continue reading

Posted in Hausnarketak | Tagged , , | Leave a comment