Category Archives: Zerbitzuak (web)

NBE-ek Gaztela eta Leongo Osoko Birgaitze Plana “Praktika On”-tzat eman du

Un-habitat  Nazio Batuen Programak, Gaztela eta Leongo Osoko Birgaitze Plana  ‘Good Practice’-a  (praktika ona) dela deritzo. Bizi gunea hobetzeko planak duen eragina balioetsi du eta Un-habitat datu-basean  sartu du, aipatutako praktika onak, mundu mailan, elkarri ematea, ikastea eta errepikatzea sustatzeko. … Continue reading

Posted in Dokumentuak, Praktika Onak, Zerbitzuak (web) | Tagged , , , , | Leave a comment

Construction.21.eu Espainia. Eraikuntza jasangarriko profesionalentzat Europako plataforma. Azterketa-kasuak, sariak, etab.

Construction 21  plataforma Europako ekimen bat da, eta haren helburua da eraikuntza jasangarria sustatzea Europan, energia-eraginkortasunari eta CO2-emisioei buruzko europar helburuak lortzeko, aditu-sare baten lankidetzaren bidez. Europar plataforma hori sei plataforma nazionaletara lotuta dago (Espainia, Frantzia, Lituania, Italia, Alemania eta … Continue reading

Posted in Praktika Onak, Zerbitzuak (web) | Tagged , | Leave a comment

“La casa de las Ideas” proiektua Bartzelonan, etxebizitzaren gaiei irtenbideak emanez

Bartzelonako Udalak, La Casa de las Ideas  ataria martxan jarri du Interneten, herritarrek, Bartzelonako etxebizitzaren gaietaz, erronken eta irtenbideen proposamenak egin ahal izateko. Xede horrekin web orria ireki du. Bertan, egindako proposamenak jaso egingo dira. Proiektua ere azaltzen da, hiritarrek, … Continue reading

Posted in Zerbitzuak (web) | Tagged , , | Leave a comment

Irlandako energia-ziurtagiriak kontsultatzeko tresna

Energia-eraginkortasunaren ziurtagiriak ematen dituen Irlandako tresnak Irlanda (Building Energy Rating, BER) Eraikinaren Energia Sailkapeneko (BER) datu estatistikoak begiratzeko aukera ematen die erabiltzaileei. Irlandako Energia Jasangarriko Agintaritzak (Seai, Sustainable Energy Authority of Ireland) kudeatzen du BER sistema. BER ziurtagiriak adierazten du … Continue reading

Posted in Zerbitzuak (web) | Tagged , , | Leave a comment

Artikulua: Energia-eraginkortasunari buruzko web-atarien laburpena

2012an, eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko informazioa partekatzeko eta aztertzeko hainbat web-atari egin dira. Web-atari horiek errentagarriak izan behar dute, ikerketarako, aholkularitzarako eta mundu akademikorako ez ezik, politikak datu sendoetan oinarrituz garatzeko irrikaz dauden arduradun politikoentzat ere. Datu hobeak behar dira energiaren … Continue reading

Posted in Artikuluak, eraginkortasun energetikoa, Zerbitzuak (web) | Tagged , | Leave a comment

Behar bezalako Arreta Sistema martxoaren 3an sartuko da indarrean

“Behar bezalako Arreta” deritzon Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2010eko urriaren 20ko 995/2010 Araudia (Europako Batasuneko 2010eko azaroaren 12ko Aldizkari Ofizialean argitaratua) Europako Batasuneko FLEGT Ekintza Planean (Legeen aplikazioa, “gobernantza” eta merkataritza) sartzen da. Ekintza Plan hori legez kanpoko zuhaitz-mozketaren eta … Continue reading

Posted in Zerbitzuak (web) | Tagged , , | Leave a comment

Bimetica online: eraikuntzaren, interiorismoaren eta ingeniaritzaren sektoreekin lotutako produktuei buruzko informazioa ematen duen plataforma, bereziki BIM edukia sustatzeko diseinatua

Bimeticak etengabe berritzen den datu-base bat du, enpresen (fabrikatzaileak edo banatzaileak) parte-hartze aktiboa baitute eta beren produktuak eta eguneratzeak sartzen baitituzte. Hori dela eta, profesionalek (arkitektoek, ingeniariek, interioristek, eraikitzaileek, etab.) doan sartu ahal dira fabrikatzaileen edo banatzaileen produktuei buruzko informaziora, … Continue reading

Posted in Zerbitzuak (web) | Tagged , | Leave a comment

Andaluziako arkitektura-ataria

Ekonomia, Berrikuntza, Zientzia eta Enplegu Sailak, Kanpo Sustapeneko Andaluziako Extenda Agentziaren bidez, Extenda Plusen  “Arquitectura Andalucía”  ataria aurkeztu die arkitekturako eta hirigintzako 40 estudiori, “Esperientziak trukatzeko eta arkitektura sustatzeko ekintzak aurkezteko 2013ko jardunaldian”. Atari horren bidez, sektorea eta arkitektura-enpresak nazioartean … Continue reading

Posted in Zerbitzuak (web) | Tagged , , | Leave a comment

AEBn: HeatBleed (bero-galerak) tresna

Bero-galera da etxeko energia-galeren emaitza, hainbat faktorek eragina; esaterako, girotze-sistema zaharkituek, etxetresna elektriko zaharrek eta energia aldetik eraginkorrak ez diren leiho eta ateek. Baina beroa galtzearen kausa nagusiak isolamendu desegokiak eta aire-ihesak dira, eta, etxe zaharrei ez ezik, etxe berrienei … Continue reading

Posted in Zerbitzuak (web) | Tagged , , | Leave a comment

“Masqueunacasa.org” Etxebizitzen prozesu kolektiboen on line plataforma

Bideo honetan, proiektu hori aurrera eramateko arrazoiak azaltzen saiatzen dira, eta beraien ustez zertarako izan daitekeen baliagarria. Zer helburu du masqueunacasa.org plataformak? Masqueunacasa  etxebizitzen prozesu kolektiboei buruzko web-plataforma bat da, eta etxebizitza berriak eta haien inguruak eraikitzen parte-hartzea eta eraikuntza … Continue reading

Posted in Praktika Onak, Proiektuak, Zerbitzuak (web) | Tagged | Leave a comment