Category Archives: Zigiluak

Etxebizitzaren Ingurumen Jasangarritasunaren modeloa (SuAmVi), Montevideoko Intendentziarena (IM), Uruguain

Montevideoko Intendentziak Etxebizitzaren Ingurumen Jasangarritasunaren eredua (SuAmVi) diseinatu du bizitegi-sektoreko eraikuntza-proiektuak ebaluatzeko. Eredu horrek jardunbide egokiak sustatu nahi ditu eta teknologia sartu nahi du, helburu hauekin: efizientzia hobetzea eta eraikinak artifizialki egokitzeko eskakizunak murriztea. Metodo horren bidez, objektiboki eta kuantitatiboki … Continue reading

Posted in Zigiluak | Tagged , , | Leave a comment

Liburua, ingelesez: Simply GREEN

Eraikalen, zenbait jasangarritasun-ziurtapen aipatu dira. Honi buruzko azkeneko berrian, IC-Eraikin Jasangarria ziurtagiria Txileko eraikin publikoentzat  eta bertan aipatzen direnetan, ziurtapen ugari jasotzen dira. Swegon Air Academyren  Simply GREEN liburua eraikin jasangarrien ingurumen- eta energia-ziurtagirien sistemei buruzko gida azkar bat da. … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged | Leave a comment

Certify, etxebizitzen kalitatea eta kontserbazioa egiaztatzen dituen ziurtagiria

Higiezinen balorazioen sektoreko Tinsa  konpainiak etxebizitzen kalitate-ziurtagiri berri bat (Certify zigilua) merkaturatu du. Higiezinaren azterketa osoaren ondoren egiten du sailkapena Tinsako arkitekto batek. Guztira, 200 alderdi baino gehiago aztertzen ditu, guztiak ere etxearen ezaugarriekin, materialen kalitatearekin, kontserbazioarekin eta etxe-ingurunearekin lotuak. … Continue reading

Posted in Zigiluak | Tagged | Leave a comment

IC-Eraikin Jasangarria ziurtagiria Txileko eraikin publikoentzat

Mundu-mailan, eraikin jasangarriak edo berdeak eraikuntza-sektorearen erantzun zehatza izan dira klima-aldaketaren eta garapen jasangarriaren erronka globalen aurrean. Testuinguru horretan, oso rol garrantzitsua dute eraikuntzako jasangarritasun-ziurtagiriek eraikinen ingurumen- eta gizarte-eraginak ebaluatzeko eta komunikatzeko, diseinua eta eraikuntza hobetzeko eta zerbitzu eta teknologia … Continue reading

Posted in Zigiluak | Tagged , , | Leave a comment

Birgaitzearen Kalitatearen Profila Proiektuaren Gida

Valentziako Eraikuntza Institutuak  egindako dokumentu honetan, etxebizitza-eraikinen birgaitzea ebaluatzeko arau teknikoak jasotzen dira, Birgaitzearen Kalitatearen Profila bereizgarria lortzeko. Borondatezkoa da bereizgarria, eta birgaitutako eraikinen kalitatea neurtzen du, ingurune fisikorako sarrera, energia-aurrezkia eta natura-baliabideen erabilera jasangarria kontuan izanik.

Posted in Dokumentuak, Zigiluak | Tagged , , | Leave a comment

Dokumentua, ingelesez: “Alemaniako Passivhaus esperientziaren lezioak (NF47)”

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: “Lessons from Germany’s Passivhaus experience (NF47)“. Alemanian eta Europako beste toki batzuetan egin den Passivhaus esperientziari buruzko orain arteko ikuspegia ematen du txostenak. Esperientziaren lorpenak eta testuinguru nazionala aztertzen dira (Alemanian ezagun izaten lagundu dutenak), eta Britainia … Continue reading

Posted in Dokumentuak, Praktika Onak, Zigiluak | Tagged , , | Leave a comment

Green Enterprise Parks (GEP) zigilua, industrialdeen eta hango enpresen jasangarritasunaren ziurtagiria

Green Enterprise Parks (GEP)  zigilua industrialdeen jasangarritasunaren ziurtagiri bat da. Enpresen energia-eraginkortasuna, ingurumen-integrazioa eta enpresen hobetzeko eta berritzeko gaitasuna neurtzen ditu Green Industry politiken bidez. Politika horiek NBEk definitu zituen, eta Rioko 2012ko goi-bileran berretsi ziren. Industriaren Kanadako Elkartearen arabera, … Continue reading

Posted in Zerbitzu berriak, Zigiluak | Tagged , | Leave a comment

Passive House Retrofit

EnerPhit  estandarra kontzeptua garatu du Passivhaus Institut-ek eraikuntzak birgaitzeko. Passivhaus osagaiak erabiliz eraikuntza bat birgaitzean datza. Horren bidez, lehendik dagoen eraikin baten energia-eraginkortasuna eta erosotasuna nabarmen hobetzea lortzen da, leiho, isolamendu eta aireztapen-sistema egokiagoen bidez —Passivhaus eraikin berriek dituztenak bezalakoak—. … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak, Praktika Onak, Zerbitzuak (web), Zigiluak | Tagged | Leave a comment

Eraikuntza jasangarriaren DGNB ziurtagiria

Eraikuntza jasangarriaren DGNB ziurtagiria  Alemaniako Eraikuntza Jasangarriko Kontseiluak DGNB (Deustche Gesellschaft für Nachaltiges Bauen) garatu zuen. DGNBk beste ziurtagiri batzuekiko duen ezaugarri bereizgarria da faktore soziokulturalak eta ekonomikoak balioztatzen dituela. Ebaluazioan, alderdi ekologiko, ekonomiko, soziokultural eta funtzionalei buruzko 60 irizpide … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged | Leave a comment

Eraikinen ziurtapena Espainian

Eraikalen, Berrietan agertu diren jasangarritasun-ziurtapenen laburpena eta Eraikalen gogoeta 2012ko urrian  berria jaso zen. Berriaren iturrian, Espainiako derrigorrezko eta borondatezko ziurtapenak laburbiltzen dira. Iturria: Sustentable y Sostenible , 2012/10/24

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged , | Leave a comment