Category Archives: Zigiluak

2011n Estatu Batuetan eraikitako etxebizitzak, ENERGY STAR ® zigilua dutenak

              2011n Estatu Batuetan eraiki diren etxe berri guztien % 26 ENERGY STAR ® borondatezko zehaztapenarekin eraiki dira. Urte horren hasieran jarri ziren indarrean zehaztapen horiek, eta, azken eguneraketaren arabera, ENERGY STAR etxeek Energia … Continue reading

Posted in Zigiluak | Tagged | Leave a comment

“Pasio Pasibo” Passivhaus mugimenduari buruzko ingelesezko dokumentala

Charli Hoxiek energia-estandar alemanari buruz egindako 21 minutuko dokumentala da. Ingelesez egindako pelikula horretan Europako eta Amerikako diseinatzaileekin eta etxegileekin egindako elkarrizketak daude. Pelikulan Etxe Pasibo estandarra aurkezten da, hau da, isolamendu bat, aireari estankotasuna, eta berreskuratze bero-aireztatzea barne hartzen … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged , | Leave a comment

Higiezinetako inbertsioei buruz erabakitzean, geroz eta garrantzi gehiago ematen diote jasangarritasunari Europako eraikinetako biztanle eta inbertitzaileek

Cushman & Wakefield-en txosten batean ageri denez, Europako inbertitzaile eta biztanleak duela urtebete baino askoz gehiago azpimarratzen dute jasangarritasuna orain. Erresuma Batuko eta Europa kontinentaleko higiezinetako inbertsioei buruzko erabakietan jasangarritasunak izandako rola aztertzen du txostenak. Ikerketak 2011ko Cushman & Wakefielden … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged , | Leave a comment

Berrietan agertu diren jasangarritasun-ziurtapenen laburpena eta Eraikalen gogoeta 2012ko urrian

Eraikalen helburuetako bat da arkitektura-estudioak ISO 14006 ekodiseinuari buruzko nazioarteko arauaren barruan ziurtatzea . Horrez gain, baira eraikinen jasangarritasuna ziurtatzen duten beste ziurtapen batzuk ere. Eraikalen berrietan barrena jaso izan dira horiek, eta berri honek 2011ko abenduan ordura arte bildutakoekin argitaratutako … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged | Leave a comment

“VIVE COAM” ingurumen-kalitateko marka aurkeztu dute BREEAM ES-ek eta Madrilgo Arkitektoen Elkargoak

“VIVE COAM” ingurumen-kalitateko marka, jasangarritasuna ebaluatzeko eta ziurtatzeko BREEAM ES metodologian oinarritua, aurkeztu dute BREEAM ES-ek eta Madrilgo Arkitektoen Elkargoak. Hautazko marka bat da VIVE COAM, obra berriko nahiz leheneratzeko proiektuen jasangarritasuna izango du irizpide, COAMek (Madrilgo Arkitektoen Elkargo Ofizialak) … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged , | Leave a comment

Isoverren Etxe Pasiboak diseinatzeko eraikuntza-xehetasunen eskuliburua

Isoverrek  Passivhaus Institutek ziurtatutako eraikuntza-xehetasunen katalogoa aurkeztu du gaztelaniaz. Ziurtagiri horiek eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko 2010/31 Direktiba betetzea bermatzen dute. Arau horren arabera, energia-eraginkortasunaren gutxieneko baldintza batzuk zehaztuko direla bermatzeko neurri batzuk hartu beharko dituzte estatu kideek, Europan eraikitako eraikin publiko … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged , , , , , | Leave a comment

Hirigintza, Merkataritza eta Etxebizitza. BREEAM® ES tipologiako eskuliburuak osorik, eta beste tresna batzuk

BREEAM® Esek eraikuntza-sektoreko profesional guztien esku doan jartzen du eraikuntza jasangarriari buruz duen ezagutza eta esperientzia. Eraikuntzako jasangarritasuna ebaluatzeko eta egiaztatzeko metodoak gune bat prestatu du bere web-orrian , eta ziurtagiriari buruzko tresnak eta dokumentuak jarri ditu erabiltzaileen esku. Eraikuntza jasangarriari … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged | Leave a comment

Dokumentua, ingelesez: ingurumen-ziurtagirien balioa Kaliforniako etxebizitza-merkatuan – ingurumen-ziurtagiriak etxebizitza baten salneurrian duen eraginaren azterketa ekonomikoa

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: “The Value of Green Labels in the California Housing Market – An Economic Analysis of the Impact of Green Labeling on the Sales Price of a Home”. “Ingurumen-ziurtagirien balio Kaliforniako etxebizitza-merkatuan ” dokumentuak estatistikaren bidez erakusten du … Continue reading

Posted in Zigiluak | Tagged , | Leave a comment

Living Building Challenge (LBC). Eraikin biziak ziurtatzen

Living Building Challenge (LBC) izeneko arkitekto-mugimendu berria da, Jason McLennanek sortua, eta eraikin biziak sustatzea du xede. Horretarako, mundu osoko eraikinen ziurtapenak egiten ditu, baldin eta irizpide ekologikoei jarraikiz eginak badira. 2009az geroztik halako sei etxe bizi aintzatetsi dira, baina … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged , | Leave a comment

Eraikinen jasangarritasuna neurtzeko MES proiektua

NOVOTEC du MES proiektuak gidari, eta partaide, berriz, Ferrovial Agroman, Sacyr Vallehermoso, LKS Ingeniería, Galiziako Institutu Teknologikoa eta Alacanteko Unibertsitatea. Ekonomia eta Lehiakortasun ministerioaren INNPACTO programaren bidez finantzatu da proiektua, eta 2012aren amaiera aldera bukatuko da. Hiru fasetan banatzen da: … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged , | Leave a comment