Category Archives: Enpresa informazioa

30 Passivhaus etxebizitza sustatzea Zabalganan, Gasteizen

Eduardo Gilek, Construcciones Urrutiaren Zuzendariak, Eraikuneren blogean idatzitako posta . Clim Estudio de Arquitectura, S.L.  izan da Construcciones Urrutia, S.A.-ri diseinatu dizkion passivhaus bi proiektuak. Bere web orrian, passivhaus estandarraren eta bi proiektu hauen informazio gehiago dago.

Posted in Enpresa informazioa, Proiektuak | Tagged , , | Leave a comment

Mantentze-lanetarako teknikaria edo etxeko teknikaria (Informazio gehigarria)

Bizilagunen erkidegoko etxeko teknikariaren irudia  Eraikaleko berrian, eraikinen mantentze-lanetarako etxeko teknikariaren irudia jaso zen. Teknikariak erkidegoko administratzailearekin lan egingo luke. Artikulu hau Francisco Rey Muñozek  idatzi zuen 2012ko abenduaren 26an (asteazkena) Tecnifican . On line plataforma hori Espainiako geografia osora zabaltzen … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Hausnarketak, Zerbitzu berriak | Tagged , | Leave a comment

Compact Habit enpresak eraikuntza modularreko sistema erabiliko du Frantziako Paue hiriko unibertsitate-egoitzan

Compact Habit  enpresak lehen aldiz eramango du eraikuntza modularreko sistema Espainiatik kanpo, Frantziako Paue hirian unibertsitate-egoitza bat eraikiko baitu. eMii sistema —eraikuntza modular integral industrializatua— sortu duen Kataluniako enpresa proiektu eta obraren lehiaketa publikoa irabazi duen Frantziako enpresa-talde bateko kide … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Industrializazioa | Tagged , | Leave a comment

Sleep Box kabinak (logela aurrefabrikatuak) dituen lehenengo hotela

2009. urtearen amaieran IS-Arquitectura blogean Sleep Box kabinei buruz idatzi zutenean , zaila zen pentsatzea aireportuetan eta tren-geltokietan siesta egiteko sortutako modulu aurrefabrikatu haiek hainbeste aukera emango zituztenik. Denbora gutxira, aldaera bat diseinatu zuten sortzaileek, aterpetxeetan erabili ahal izateko (elkarren gaineko … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Industrializazioa, Patenteak, Produktu berriak | Tagged , , , , | Leave a comment

Alfa Inmobiliaria eta Ancora enpresek eraikuntza modularreko etxebizitzak merkaturatu dituzte

Alfa Inmobiliariak , Ondasun Higiezinak eta Etxebizitza Lurzorua Merkaturatzeko Espainiako Sareak akordio bat sinatu du Ancora, Construcciones y Proyectos  enpresarekin. Akordioaren helburua da lurzorua eskuratzeko eta han eraikuntza modularreko sistemaren bidez eraikitzeko kudeaketak bateratzea. Askotariko eraikinak eraikitzen ditu Ancorak: familia bakarreko … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa | Tagged , | Leave a comment

Kontrola: Arabako enpresek bat egin dute eraikuntzaren, birgaitzearen eta zaharberritzeen sektorean “erreferentzia etiko” izateko

Eraikuntzaren, birgaitzearen eta zaharberritzeen sektoreko Arabako hamabi enpresak, zeinek esperientzia baitute hainbat arlotan (besteak beste, arkitekturan, zurgintzan, pinturan, isolamenduetan eta elektrizitatean), Kontrola enpresa-ekimen pribatua sortu dute. Ekimen horrek besteengandik bereizi nahi du, eta, horretarako, jardunbide egokien kode batean oinarrituta lan … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa | Tagged , | Leave a comment

Erabiltzen ez diren eraikin publikoak: zerbitzu publikoa, hiritarren topaketa eta enplegu berria

Javier Burón Cuadrado Urbania ZH Gestión-eko  gerenteak idatzitako artikulua , berriki argitaratua Plataforma Paisaje Transversal-en web-orrian , eta egilearen blogean  ere esekia. «Ez dut ezer berririk esaten nabarmentzen badut Espainian ehunka eraikin berezi daudela ezertarako erabiltzen ez direnak. Haietako asko joan den … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Hausnarketak | Tagged , | Leave a comment

Gainbegiratzeak kudeatzen dituen enpresa

Kudeaketa kanpora atera nahi duten sustatzaileei, eraikuntza-enpresei, kooperatibei, finken administratzaileei eta finantza-erakundeei zerbitzua ematen die enpresa honek. Zerbitzu lagungarriak kanpoan kontratatzen aritzen da enpresa: obra berriak gainbegiratzeko kudeaketa osorik kanpora ateratzen die sustatzaileei, eraikuntza-enpresei eta etxebizitza-kooperatibei. Saldu aurreko kudeaketa: Etxebizitzen … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Zerbitzuak (web) | Tagged , | Leave a comment

Eusko Jaurlaritzako Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiaren zerbitzuak

Eusko Jaurlaritzako Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu Eraikuntzaren Kode Teknikoaren eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko. Zerbitzu horiek eraikitze-prozesu osoa modu integralean hartzen dute (proiektua, gauzatzea, mantentzea eta birgaitzea), Resumen de edificaciones prefabricadas diciembre 2012 (erderaz) azaltzen denez.     … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Kalitate-kontrola obretan | Tagged | Leave a comment

Ávila Onyx Solar enpresaren koloretako beira fotovoltaikoa

Kolore-gama zabalari esker (urdina, gorria, berdea, grisa…), diseinu guztiz konfiguragarria ematen diote irtenbide fotovoltaikoei, eraikinetan txertatu ahal izateko. Eraikaleko “Leiho energia-sortzaileek ikuspegi berriak eskaintzen dizkiote bulegoetako eraginkortasun energetikoari”  berrian, Delfteko Unibertsitate Teknologikoko ikerketa-proiektu bat aipatzen da, energia sortzen duten leihoei … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Zerbitzu berriak | Tagged , | Leave a comment