Category Archives: Merkatua

Indukzio bidez konpontzen den asfaltoa

Erik Schlangen  Ingeniaritza Zibileko irakaslea da Delft-eko teknologia-unibertsitatean , eta bakarrik konpontzen diren material berrien ikertzailea; material horiek hormigoia eta asfaltoa dira, adibidez. Asfaltoaren kasuan, altzairu-ilearen zuntz txiki batzuk erantsi zaizkio, eta indukzio bidez berotzen direnean, materialaren balio-bizitza luzatzen da, betuna … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak | Tagged , , | Leave a comment

Blox: zementuzko eta material birziklatuko blokeak, Mason Greenstar enpresarenak

Blox patentatuta dagoen eraikuntza-bloke bat da, eta energetikoki eraginkortzat eta ingurumena errespetatzen duen bloketzat definitzen da, egunkarietatik, telefono-gidetatik, loteria-txarteletatik eta papergintzaren lohietatik ateratako zelulosazko zuntzez (% 65) osatzen baita, zementuaz gainera, noski. Adobezko blokeen ohiko tamaina (25,4 x 35,56 x … Continue reading

Posted in Patenteak, Produktu berriak | Tagged , , , | Leave a comment

Kontrola: Arabako enpresek bat egin dute eraikuntzaren, birgaitzearen eta zaharberritzeen sektorean “erreferentzia etiko” izateko

Eraikuntzaren, birgaitzearen eta zaharberritzeen sektoreko Arabako hamabi enpresak, zeinek esperientzia baitute hainbat arlotan (besteak beste, arkitekturan, zurgintzan, pinturan, isolamenduetan eta elektrizitatean), Kontrola enpresa-ekimen pribatua sortu dute. Ekimen horrek besteengandik bereizi nahi du, eta, horretarako, jardunbide egokien kode batean oinarrituta lan … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa | Tagged , | Leave a comment

Lehenengo entseguak egin dituzte uhin sismikoak xurgatzen dituen metamaterial batekin, seismoen aurkako babesgarriak lortzeko

Lehenengo testa egin dute, Frantzian, ustez uhin sismikoak xurga ditzakeen metamaterial  berri batekin. Fresnel Institutuak  eta Menard konpainiak garatutako metamaterial horrek, piloteak eratuz jarrita, lurrikaretatik babes litzake segurtasunerako funtsezkoak diren eraikuntzak eta energia-instalazioak. Informazio tekniko gehiago duzu artikulu honetan: How … Continue reading

Posted in Artikuluak, Produktu berriak | Tagged , , , , | Leave a comment

Erabiltzen ez diren eraikin publikoak: zerbitzu publikoa, hiritarren topaketa eta enplegu berria

Javier Burón Cuadrado Urbania ZH Gestión-eko  gerenteak idatzitako artikulua , berriki argitaratua Plataforma Paisaje Transversal-en web-orrian , eta egilearen blogean  ere esekia. «Ez dut ezer berririk esaten nabarmentzen badut Espainian ehunka eraikin berezi daudela ezertarako erabiltzen ez direnak. Haietako asko joan den … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Hausnarketak | Tagged , | Leave a comment

Obretako prebentziozko ekipo berriei buruzko proiektuak: arnes adimenduna eta txaleko puzgarria

Innovación de la Construcción Asturiana (ICA ) clusterra erortzeak saihesteko arnes adimendun bat proiektatzen ari da. Eraikalen, Asturiasko Eraikuntzako Berrikuntzaren (ICA) klusterra sortu zela  iragarri zen. Arrisku-egoera bat gertatu aurretik langilea ohartaraztea da «arnes adimendunaren» helburua. Proiektu horretan, Asturiasko hainbat eraikuntza-enpresak … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Patenteak, Produktu berriak | Tagged , , , | Leave a comment

Gainbegiratzeak kudeatzen dituen enpresa

Kudeaketa kanpora atera nahi duten sustatzaileei, eraikuntza-enpresei, kooperatibei, finken administratzaileei eta finantza-erakundeei zerbitzua ematen die enpresa honek. Zerbitzu lagungarriak kanpoan kontratatzen aritzen da enpresa: obra berriak gainbegiratzeko kudeaketa osorik kanpora ateratzen die sustatzaileei, eraikuntza-enpresei eta etxebizitza-kooperatibei. Saldu aurreko kudeaketa: Etxebizitzen … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Zerbitzuak (web) | Tagged , | Leave a comment

Lauza biologikoak

Lehen-mailako energia-kontsumoa 2020rako urteko % 20 jaisteko Europako estrategiari jarraikiz, lauza organiko bat sortu dute Materialen Mekanikako Fraunhofer Institutuko (IWMH) ikertzaileek. Zeramikazko lauzak baino eraginkorragoak dira lauza horiek, baliabideei dagokienez, eta diseinu berriak, sormen handikoak egiteko aukera ere ematen dute. … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak | Tagged , , , | Leave a comment

Extremadurako arkitekto batek “Ganchufo” asmatu du, esekitokia duen entxufe-oinarria, lanparak erraz esekitzeko

Ganchufo produktua berrikuntza bat da merkatuan, Luis Sartorius  arkitektoak Gema Correa kazetariaren laguntzaz asmatua. Duela hiru urte sortu zen ekimena, eta, inbertitzaile-talde pribatu baten laguntzaz, sozietate mugatu bihurtu zen 2012ko maiatzean. Entxufe-oinarri bat da, esekigailua eta edergailua ere badituena. Eraikuntzako … Continue reading

Posted in Patenteak, Produktu berriak | Tagged , | Leave a comment

Partaidetzazko hiri-diseinua: EAEko bi adibide

Herritarren parte-hartzea: Utopia bat hiriak egiteko?  postean, hiriak diseinatzeko herritarren parte-hartzeari buruzko sarrera bat irakur daiteke.

Posted in Enpresa berriak | Tagged , | Leave a comment