Category Archives: Produktu berriak

Hondakin-uretako errautsak errepideak egiteko balio duten probatuko du Bizkaiko Aldundiak

Bizkaiko Aldundiak hainbat urtez probatuko du hondakin-uren tratamendutik sortzen diren errautsak errepideetako zoruak egiteko baliagarriak diren, foru-erakunde horretako bozeramaileak, Unai Rementeriak, azaldu duenez. Errepideen foru-sareko zenbait tartetan egingo dira probak, Aldundiak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak sinatuko duten hitzarmenaren arabera. … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak | Tagged , , , , , , | Leave a comment

Koloretako eguzki-beirak, eraikinek energia garbia sortzeko

Oxfordeko Unibertsitatearen Oxford Photovoltaics-ek iragarri du ia edozein koloretan tinda daitekeen bere eguzki-beirak beste urrats bat egin duela merkaturatu ahal izateko, inbertsiogile berriak baititu. Eguzki-beirek duten teknologiari esker, eraikinetan jartzen diren beiretan inprimatutako tratamendu baten bidez, energia sortzen duten plaka … Continue reading

Posted in Enpresa berriak, Produktu berriak | Tagged , , , | Leave a comment

Sleep Box kabinak (logela aurrefabrikatuak) dituen lehenengo hotela

2009. urtearen amaieran IS-Arquitectura blogean Sleep Box kabinei buruz idatzi zutenean , zaila zen pentsatzea aireportuetan eta tren-geltokietan siesta egiteko sortutako modulu aurrefabrikatu haiek hainbeste aukera emango zituztenik. Denbora gutxira, aldaera bat diseinatu zuten sortzaileek, aterpetxeetan erabili ahal izateko (elkarren gaineko … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Industrializazioa, Patenteak, Produktu berriak | Tagged , , , , | Leave a comment

Indukzio bidez konpontzen den asfaltoa

Erik Schlangen  Ingeniaritza Zibileko irakaslea da Delft-eko teknologia-unibertsitatean , eta bakarrik konpontzen diren material berrien ikertzailea; material horiek hormigoia eta asfaltoa dira, adibidez. Asfaltoaren kasuan, altzairu-ilearen zuntz txiki batzuk erantsi zaizkio, eta indukzio bidez berotzen direnean, materialaren balio-bizitza luzatzen da, betuna … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak | Tagged , , | Leave a comment

Blox: zementuzko eta material birziklatuko blokeak, Mason Greenstar enpresarenak

Blox patentatuta dagoen eraikuntza-bloke bat da, eta energetikoki eraginkortzat eta ingurumena errespetatzen duen bloketzat definitzen da, egunkarietatik, telefono-gidetatik, loteria-txarteletatik eta papergintzaren lohietatik ateratako zelulosazko zuntzez (% 65) osatzen baita, zementuaz gainera, noski. Adobezko blokeen ohiko tamaina (25,4 x 35,56 x … Continue reading

Posted in Patenteak, Produktu berriak | Tagged , , , | Leave a comment

Lehenengo entseguak egin dituzte uhin sismikoak xurgatzen dituen metamaterial batekin, seismoen aurkako babesgarriak lortzeko

Lehenengo testa egin dute, Frantzian, ustez uhin sismikoak xurga ditzakeen metamaterial  berri batekin. Fresnel Institutuak  eta Menard konpainiak garatutako metamaterial horrek, piloteak eratuz jarrita, lurrikaretatik babes litzake segurtasunerako funtsezkoak diren eraikuntzak eta energia-instalazioak. Informazio tekniko gehiago duzu artikulu honetan: How … Continue reading

Posted in Artikuluak, Produktu berriak | Tagged , , , , | Leave a comment

Obretako prebentziozko ekipo berriei buruzko proiektuak: arnes adimenduna eta txaleko puzgarria

Innovación de la Construcción Asturiana (ICA ) clusterra erortzeak saihesteko arnes adimendun bat proiektatzen ari da. Eraikalen, Asturiasko Eraikuntzako Berrikuntzaren (ICA) klusterra sortu zela  iragarri zen. Arrisku-egoera bat gertatu aurretik langilea ohartaraztea da «arnes adimendunaren» helburua. Proiektu horretan, Asturiasko hainbat eraikuntza-enpresak … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Patenteak, Produktu berriak | Tagged , , , | Leave a comment

Lauza biologikoak

Lehen-mailako energia-kontsumoa 2020rako urteko % 20 jaisteko Europako estrategiari jarraikiz, lauza organiko bat sortu dute Materialen Mekanikako Fraunhofer Institutuko (IWMH) ikertzaileek. Zeramikazko lauzak baino eraginkorragoak dira lauza horiek, baliabideei dagokienez, eta diseinu berriak, sormen handikoak egiteko aukera ere ematen dute. … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak | Tagged , , , | Leave a comment

Extremadurako arkitekto batek “Ganchufo” asmatu du, esekitokia duen entxufe-oinarria, lanparak erraz esekitzeko

Ganchufo produktua berrikuntza bat da merkatuan, Luis Sartorius  arkitektoak Gema Correa kazetariaren laguntzaz asmatua. Duela hiru urte sortu zen ekimena, eta, inbertitzaile-talde pribatu baten laguntzaz, sozietate mugatu bihurtu zen 2012ko maiatzean. Entxufe-oinarri bat da, esekigailua eta edergailua ere badituena. Eraikuntzako … Continue reading

Posted in Patenteak, Produktu berriak | Tagged , | Leave a comment

Valentziako Unibertsitate Politeknikoak oliba-hezurrekin egindako hormigoi berezia diseinatu du pantaila akustikoetarako

Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Garraio eta Lurralde Institutuko ikertzaileek eta Preconsa  enpresak pantaila akustiko berria egin dute, oliba-hezur kiskaliak oinarri dituen hormigoi porotsuz. Zirkulazio-zarata arindu ez ezik, nekazaritza-hondakin hori baliatzeko aukera ere ematen du. Produktu berria trenbide nahiz errepideko zirkulazioak sortutako … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak | Tagged , , , , , | Leave a comment