Category Archives: Praktika Onak

Nehogar Proiektuaren obren segimendua egiten duen bloga

Eraikalen, NEHOGAR egitasmoa: etxebizitza eraginkorraren eraikuntza Asturiasen  albistea argitaratu zen. Honetan, proiektuaren helburuak azaldua eta proiektu erakusleak zerrendatu ziren. Helburua da “energia-kontsumoa ia zero” moduan definitzen duten familia bakarreko etxebizitza bat diseinatzea eta eraikitzea; hau da, Europan erabiltzen ari diren … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Praktika Onak, Proiektuak | Tagged , , | Leave a comment

Dokumentua, ingelesez: “Alemaniako Passivhaus esperientziaren lezioak (NF47)”

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: “Lessons from Germany’s Passivhaus experience (NF47)“. Alemanian eta Europako beste toki batzuetan egin den Passivhaus esperientziari buruzko orain arteko ikuspegia ematen du txostenak. Esperientziaren lorpenak eta testuinguru nazionala aztertzen dira (Alemanian ezagun izaten lagundu dutenak), eta Britainia … Continue reading

Posted in Dokumentuak, Praktika Onak, Zigiluak | Tagged , , | Leave a comment

3e-houses proiektuaren emaitzak

Europako 3e-houses  programa pilotua Europako Batasunak, Gas Natural Fenosak eta Indrak sustatu zuten, eta helburua zen etxebizitza-sektorean ahalik eta energia-aurrezki handiena lortzea. Teknologia berriak erabiliz, elektrizitatearen, uraren eta gasaren kontsumoak kalkulatu eta ikus daitezke denbora errealean, eta erabiltzaileari informazioa ematen … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak, Praktika Onak | Tagged , | Leave a comment

Birgaitzeari buruzko estatu-mailako eztabaida bat egiteko prestatzen ari da Frantzia

“Bâtiment Durable” (eraikuntza jasangarria) frantziar plana birgaitze energetikoari buruzko estatu-mailako eztabaida bat prestatzen ari da. 2012ko irailaren 14an eta 15ean egindako batzarrean, Frantziako Errepublikaren Presidenteak eta Frantziako Lehen Ministroak herrialdeko eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzeko plan bat diseinatzea adostu zuten, urtean milioi … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Hausnarketak, Legegintza, Praktika Onak | Tagged | Leave a comment

Passive House Retrofit

EnerPhit  estandarra kontzeptua garatu du Passivhaus Institut-ek eraikuntzak birgaitzeko. Passivhaus osagaiak erabiliz eraikuntza bat birgaitzean datza. Horren bidez, lehendik dagoen eraikin baten energia-eraginkortasuna eta erosotasuna nabarmen hobetzea lortzen da, leiho, isolamendu eta aireztapen-sistema egokiagoen bidez —Passivhaus eraikin berriek dituztenak bezalakoak—. … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak, Praktika Onak, Zerbitzuak (web), Zigiluak | Tagged | Leave a comment

NEHOGAR egitasmoa: etxebizitza eraginkorraren eraikuntza Asturiasen

Gehienez 130 edo 140 metro karratu dituen etxebizitza familiabakarrean bizi den familia batek, urtean 3.000 bat euro gastatu ditzake energia-hornikuntzan (berokuntza eta ur bero sanitarioa). Hiru hamarkadaren ondoren (hipoteka ordaindu ahal izateko denbora), 90.000 eurokoa izango da energia-gastua elektrizitatean eta … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Praktika Onak, Proiektuak | Tagged , | Leave a comment

Hormigoiaren inertzia termikoaz baliatuz energia-eraginkortasuna hobetzeko ikerketa

Eraikalen, Echor prototipoa, hormigoi armatuzko etxebizitza jasangarria , etxebizitza Solar Decathlon Europe 2012ren esparruan aurkeztuta, lehiaketatik kanpo. Echor  eraikinaren harira, Zimendu Zementuaren eta haren aplikazioen Espainiako Institutuak (IECA) “Hormigoiaren inertzia termikoaz baliatuz energia-eraginkortasuna hobetzeko ikerketa”-ren emaitzak azaldu zituen. Ikerketa Sevillako Unibertsitateko … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Praktika Onak | Tagged , , | Leave a comment

Txostena: Energia-eraginkortasunari buruzko politikak Txinan: egoera-txostena

Dokumentuaren jatorrizko titulua: Building Energy Efficiency Policies in China: Status Report . Eraikinen energia-eraginkortasunari buruz Txinako jardunbide egokienekin ikasitako lezioak jasotzen ditu txostenak. Nazioartean plazaratu den mota horretako lehen txostena da, eta Txinan eraikuntzan erabili diren energia-politiken azterketen laburpen osoa ematen … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, Praktika Onak | Tagged | Leave a comment

Nakagin kapsula-dorrea, 1970ean eraikitako eraikin ustez etorkizunekoa baina eraitsi egin nahi dena

1950eko hamarkadaren amaieran, Japoniako arkitekto gazte talde batek uste zuen etorkizuneko hiriak egitura “biziak” izango zituztela, hau da, egitura handiak baina, aldi berean, bilakatzeko eta hiriaren eta hiritarren behar aldakorretara moldatzeko gaitasuna izango zutenak. Haien esanean, eraikuntza finko eta estatikoak … Continue reading

Posted in Industrializazioa, Praktika Onak | Tagged , , | Leave a comment

Azken belaunaldiko eraikuntza bioklimatikoa energia % 100 berriztagarriarekin

Azken belaunaldiko eraikuntza bioklimatiko berri bat eraiki da Sorian (Espainia). Eraikuntza horren bidez, eraikuntza jasangarriagoa lortzeko irtenbideak ikertuko dira. Eraikuntzak energia-eraginkortasun eta ingurumen-kalitate handia lortzea da helburua, eta, etorkizunean, eraikuntzan arau nahitaezkoa bihurtu dadila, kostua neurriz kanpo igo gabe. Eraikuntza … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Praktika Onak | Tagged , | Leave a comment