Category Archives: Eraginkortasun energetikoa

Nehogar Proiektuaren obren segimendua egiten duen bloga

Eraikalen, NEHOGAR egitasmoa: etxebizitza eraginkorraren eraikuntza Asturiasen  albistea argitaratu zen. Honetan, proiektuaren helburuak azaldua eta proiektu erakusleak zerrendatu ziren. Helburua da “energia-kontsumoa ia zero” moduan definitzen duten familia bakarreko etxebizitza bat diseinatzea eta eraikitzea; hau da, Europan erabiltzen ari diren … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Praktika Onak, Proiektuak | Tagged , , | Leave a comment

Bilboko Udal Etxebizitzak (UE) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Eusko Jaurlaritzako Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko (EKKL) Termika Arloa ere partaide dela. Informazio gehiagrria

Eraikalen, Bilboko Udal Etxebizitzak (UE) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Eusko Jaurlaritzako Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko (EKKL) Termika Arloa ere partaide dela, “Energia-aurrezpena etxebizitzen birgaitzean” programa garatzeko  berria argitaratu zen. Construiblek  Marcos Muro, Bilboko Udal Etxebizitzak enpresaren … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak, Teknologia | Tagged , | Leave a comment

3e-houses proiektuaren emaitzak

Europako 3e-houses  programa pilotua Europako Batasunak, Gas Natural Fenosak eta Indrak sustatu zuten, eta helburua zen etxebizitza-sektorean ahalik eta energia-aurrezki handiena lortzea. Teknologia berriak erabiliz, elektrizitatearen, uraren eta gasaren kontsumoak kalkulatu eta ikus daitezke denbora errealean, eta erabiltzaileari informazioa ematen … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak, Praktika Onak | Tagged , | Leave a comment

Aukeratu dira Solar Decathlon Europe 2014 (SDE2014) lehiaketarako 20 taldeak

2012ko abenduaren 19an (asteazkena) aurkeztu zen SDE2014 lehiaketan parte hartuko duten 20 taldeen zerrenda. Talde horiek Versaillesen egingo den lehiaketan parte hartuko dute. Talde horiez gainera, beste 7 talde ere aukeratu dira, 20 talde horietakoren batek lehiaketaren baldintzak betetzen ez … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak | Tagged , , , , | Leave a comment

Birgaitzeari buruzko estatu-mailako eztabaida bat egiteko prestatzen ari da Frantzia

“Bâtiment Durable” (eraikuntza jasangarria) frantziar plana birgaitze energetikoari buruzko estatu-mailako eztabaida bat prestatzen ari da. 2012ko irailaren 14an eta 15ean egindako batzarrean, Frantziako Errepublikaren Presidenteak eta Frantziako Lehen Ministroak herrialdeko eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzeko plan bat diseinatzea adostu zuten, urtean milioi … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Hausnarketak, Legegintza, Praktika Onak | Tagged | Leave a comment

Bilboko Udal Etxebizitzak (UE) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Eusko Jaurlaritzako Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko (EKKL) Termika Arloa ere partaide dela, “Energia-aurrezpena etxebizitzen birgaitzean” programa garatzeko

ENEDI (Energética en la Edificación) Ikerketa Taldeak egingo ditu hitzarmen horretan egin beharreko lanak. EHUko Materialen Ingeniaritzako Makina eta Motor Termikoen Saileko kideek osatzen dute talde hori. Taldeari buruzko informazio gehiago, web-orri honetan  duzue. Halaber, hitzarmenaren helburuak betetzeko, Eusko Jaurlaritzako … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak, Teknologia | Tagged , | Leave a comment

Entorno Fundazioaren Acción CO2 foroa

Entorno Fundazioa  – Garapen Jasangarrirako Espainiako Enpresen Kontseilua irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta enpresa liderrekin lan egitea du helburu, garapen jasangarriaren erronkak negozio-aukera gisa jorratuz. Acción CO2  emisioak norberaren borondatez murrizteko enpresentzako programa bat da. Klima-aldaketari aurre egiteko konpromisoa … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Zerbitzuak (web) | Tagged | Leave a comment

Passive House Retrofit

EnerPhit  estandarra kontzeptua garatu du Passivhaus Institut-ek eraikuntzak birgaitzeko. Passivhaus osagaiak erabiliz eraikuntza bat birgaitzean datza. Horren bidez, lehendik dagoen eraikin baten energia-eraginkortasuna eta erosotasuna nabarmen hobetzea lortzen da, leiho, isolamendu eta aireztapen-sistema egokiagoen bidez —Passivhaus eraikin berriek dituztenak bezalakoak—. … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak, Praktika Onak, Zerbitzuak (web), Zigiluak | Tagged | Leave a comment

Eraikuntza jasangarriaren DGNB ziurtagiria

Eraikuntza jasangarriaren DGNB ziurtagiria  Alemaniako Eraikuntza Jasangarriko Kontseiluak DGNB (Deustche Gesellschaft für Nachaltiges Bauen) garatu zuen. DGNBk beste ziurtagiri batzuekiko duen ezaugarri bereizgarria da faktore soziokulturalak eta ekonomikoak balioztatzen dituela. Ebaluazioan, alderdi ekologiko, ekonomiko, soziokultural eta funtzionalei buruzko 60 irizpide … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged | Leave a comment

NEHOGAR egitasmoa: etxebizitza eraginkorraren eraikuntza Asturiasen

Gehienez 130 edo 140 metro karratu dituen etxebizitza familiabakarrean bizi den familia batek, urtean 3.000 bat euro gastatu ditzake energia-hornikuntzan (berokuntza eta ur bero sanitarioa). Hiru hamarkadaren ondoren (hipoteka ordaindu ahal izateko denbora), 90.000 eurokoa izango da energia-gastua elektrizitatean eta … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Praktika Onak, Proiektuak | Tagged , | Leave a comment