Category Archives: Industrializazioa

Broadway Stack: New Yorkeko eraikin aurrefabrikatua, apartamentuentzat

Broadway Stack, Inwood auzokoapartamento-blokea da. 3.5000 m2-ko azalera du, 7 solairu izango ditu eta Pennsilvanian egindako 56 moduluez osatuta egongo da. Muntaketak hile bat iraungo du, baina beste hiru beharko dira zerbitzu publikoetara instalazioak konektatzeko, fatxadarako eta beste zenbait akaberetarako. … Continue reading

Posted in Industrializazioa, Proiektuak | Tagged , | Leave a comment

Ex-Container: Bi zama-edukiontzirekin egindako etxeak

Zama-edukiontziekin egiten diren etxeek kostu txikiagoa dute, egitura sendoa eta iraunkorra dute, garraiatzen errazak dira, eta oso ondo moldatzen dira etxe aurrefabrikatuak ekoizteko eskemara. Diseinu hori Ex-Container  proiektuaren barruan egin da. Hondamendiek kaltetutakoen ostatu-arazoa konpontzeko ideia bat da, Yasutaka Yoshimura … Continue reading

Posted in Industrializazioa, Proiektuak | Tagged , , | Leave a comment

Hiriko masia: familia ugariko eraikin bateko etxebizitza, etorkizunean hiri-eremura zabaltzeko modukoa

Hiriko masia  GICIk  (Higiezinen kudeaketa eta koordinazioa, euskaraz) erregistratutako ideia bat da. Ez dago argi zer egoeratan dagoen egun ekimen hori, ezta zenbateraino aurreratu den ere, baina badirudi 2010ean aurkeztu zela. Ideia hauek atera daitezke, besteak beste, web-orritik: “Hiriko masia … Continue reading

Posted in Enpresa berriak, Industrializazioa | Tagged , | Leave a comment

Etxebizitza publikoa eta bereziki alokairuzkoa asetzeko helburua duen etxebizitza eraikuntza industrializatuaren garapen aukerei buruzko ikerketa-diagnostikoa Euskal Autonomia Erkidegoan

Esteban García Marquina arkitektoak Eraikal Programaren esparruan egindako ikerketa. Ikerketaren hitzaurrean hauxe azpimarra daiteke: “Dagoeneko errealitate egiaztatu bat da gai honetako autore gehienentzat XVIII eta XIX mendeetako eraginkortasun eta teknologia, printzipio berri eta produkzio industrial bezala, ez direla nahikoak erabiliak … Continue reading

Posted in Dokumentuak, Industrializazioa | Tagged | Leave a comment

Compact Habit enpresak eraikuntza modularreko sistema erabiliko du Frantziako Paue hiriko unibertsitate-egoitzan

Compact Habit  enpresak lehen aldiz eramango du eraikuntza modularreko sistema Espainiatik kanpo, Frantziako Paue hirian unibertsitate-egoitza bat eraikiko baitu. eMii sistema —eraikuntza modular integral industrializatua— sortu duen Kataluniako enpresa proiektu eta obraren lehiaketa publikoa irabazi duen Frantziako enpresa-talde bateko kide … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Industrializazioa | Tagged , | Leave a comment

Sleep Box kabinak (logela aurrefabrikatuak) dituen lehenengo hotela

2009. urtearen amaieran IS-Arquitectura blogean Sleep Box kabinei buruz idatzi zutenean , zaila zen pentsatzea aireportuetan eta tren-geltokietan siesta egiteko sortutako modulu aurrefabrikatu haiek hainbeste aukera emango zituztenik. Denbora gutxira, aldaera bat diseinatu zuten sortzaileek, aterpetxeetan erabili ahal izateko (elkarren gaineko … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Industrializazioa, Patenteak, Produktu berriak | Tagged , , , , | Leave a comment

Aria Domus: aurrefabrikatu modularren eraikuntza, poliesterrarekin, konpositeekin eta beste material batzuekin

Kataluniako Aria Domus  enpresa eraikuntza-mota eta erabilera guztietarako poliesterrezko aurrefabrikatuetan, arkitektura arinean, modularrean eta aldakorrean espezializatuta dago. Haren proposamena eraikuntza arinerako erretxina sintetiko indartutako egiturazko elementu bat da, baita egiturazko elementu horretatik abiatuta eraikuntza modular bat egiteko metodo bat ere. … Continue reading

Posted in Industrializazioa, Patenteak | Tagged , , | Leave a comment

Rucorkasa eta RucorkasaSocial: etxe aurrefabrikatuen eta etxebizitza sozialen eraikuntza/fabrikazioa, Araban

Rucorkasako Txema Martín Gonzálezek (txema@rucorkasa.es) Eraikal Blogean egindako iruzkina: “Etxe aurrefabrikatuen eta etxebizitza sozialen eraikitzaileak/fabrikatzaileak garen aldetik, eraikuntzaren sektorearen inguruko foro hauek egiten ditugu. Han jasotzen eta hedatzen diren ezagutza-ildoen helburua da hobetzea eta eraikuntza-irtenbide optimoetarantz eboluzionatzea. Rucorkasa eta RucorkasaSocial … Continue reading

Posted in Hausnarketak, Industrializazioa | Tagged , , | Leave a comment

CA2D, zurezko egiturazko eraikuntza-sistema, hainbat solairutako eraikinetarako

CA2D zurezko sistema modular industrializatu bat da, lau solairurainoko eraikinetarako egokia –edukiontzi estandarretan garraia daiteke–, baina, teknikoki, garaiera handiagoko proiektuetan ere erabil daiteke. Ohiko eraikuntzan egiten denaz bestela, garaieran eraikuntza zurruna egiteko aukera ematen duen kontzeptu berri batetik abiatzen da … Continue reading

Posted in Industrializazioa | Tagged , | Leave a comment

Itsas edukiontziak zubietan eta oinezkoentzako pasabideetan berrerabiltzea

Yoav Messer Architects  estudioaren ECOntainer Bridge proposamenak irabazi du Israelgo Arial Sharon parkerako ideien lehiaketa. Proposamen hori itsas edukiontziak birziklatzean oinarritzen da. Oinezkoentzako eta txirrindularientzako pasabideak 160 metro luze izango ditu. Zortzi abantaila hauek ditu edukiontziak erabiltzeak berrerabilpen-adibide argi batean: … Continue reading

Posted in Industrializazioa | Tagged , , | Leave a comment