Category Archives: Teknologia

Etxebizitza publikoa eta bereziki alokairuzkoa asetzeko helburua duen etxebizitza eraikuntza industrializatuaren garapen aukerei buruzko ikerketa-diagnostikoa Euskal Autonomia Erkidegoan

Esteban García Marquina arkitektoak Eraikal Programaren esparruan egindako ikerketa. Ikerketaren hitzaurrean hauxe azpimarra daiteke: “Dagoeneko errealitate egiaztatu bat da gai honetako autore gehienentzat XVIII eta XIX mendeetako eraginkortasun eta teknologia, printzipio berri eta produkzio industrial bezala, ez direla nahikoak erabiliak … Continue reading

Posted in Dokumentuak, Industrializazioa | Tagged | Leave a comment

Compact Habit enpresak eraikuntza modularreko sistema erabiliko du Frantziako Paue hiriko unibertsitate-egoitzan

Compact Habit  enpresak lehen aldiz eramango du eraikuntza modularreko sistema Espainiatik kanpo, Frantziako Paue hirian unibertsitate-egoitza bat eraikiko baitu. eMii sistema —eraikuntza modular integral industrializatua— sortu duen Kataluniako enpresa proiektu eta obraren lehiaketa publikoa irabazi duen Frantziako enpresa-talde bateko kide … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Industrializazioa | Tagged , | Leave a comment

Sleep Box kabinak (logela aurrefabrikatuak) dituen lehenengo hotela

2009. urtearen amaieran IS-Arquitectura blogean Sleep Box kabinei buruz idatzi zutenean , zaila zen pentsatzea aireportuetan eta tren-geltokietan siesta egiteko sortutako modulu aurrefabrikatu haiek hainbeste aukera emango zituztenik. Denbora gutxira, aldaera bat diseinatu zuten sortzaileek, aterpetxeetan erabili ahal izateko (elkarren gaineko … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Industrializazioa, Patenteak, Produktu berriak | Tagged , , , , | Leave a comment

Tesiaren aurkezpena: «Ondare industrial arkitektonikoa berreskuratzeko eta balioa emateko metodologia. Graoren fabrika zaharrak Valentzian»

Otsailaren 14an, doktoretza-tesia aurkeztu zuen Diana Sánchez Mustielesek  epaimahaiaren aurrean. Aurkezpena Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura Eskola Ofizialean egin zen. Diana Sanchez Mustielesek, ondare industrial arkitektonikoari buruz duen blogean, hau argitaratu zuen: “Tesiaren luzera dela eta (750 orrialde), formatu digitalean, CDan, … Continue reading

Posted in Doktore Tesiak | Tagged | Leave a comment

Indukzio bidez konpontzen den asfaltoa

Erik Schlangen  Ingeniaritza Zibileko irakaslea da Delft-eko teknologia-unibertsitatean , eta bakarrik konpontzen diren material berrien ikertzailea; material horiek hormigoia eta asfaltoa dira, adibidez. Asfaltoaren kasuan, altzairu-ilearen zuntz txiki batzuk erantsi zaizkio, eta indukzio bidez berotzen direnean, materialaren balio-bizitza luzatzen da, betuna … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak | Tagged , , | Leave a comment

Blox: zementuzko eta material birziklatuko blokeak, Mason Greenstar enpresarenak

Blox patentatuta dagoen eraikuntza-bloke bat da, eta energetikoki eraginkortzat eta ingurumena errespetatzen duen bloketzat definitzen da, egunkarietatik, telefono-gidetatik, loteria-txarteletatik eta papergintzaren lohietatik ateratako zelulosazko zuntzez (% 65) osatzen baita, zementuaz gainera, noski. Adobezko blokeen ohiko tamaina (25,4 x 35,56 x … Continue reading

Posted in Patenteak, Produktu berriak | Tagged , , , | Leave a comment

Aria Domus: aurrefabrikatu modularren eraikuntza, poliesterrarekin, konpositeekin eta beste material batzuekin

Kataluniako Aria Domus  enpresa eraikuntza-mota eta erabilera guztietarako poliesterrezko aurrefabrikatuetan, arkitektura arinean, modularrean eta aldakorrean espezializatuta dago. Haren proposamena eraikuntza arinerako erretxina sintetiko indartutako egiturazko elementu bat da, baita egiturazko elementu horretatik abiatuta eraikuntza modular bat egiteko metodo bat ere. … Continue reading

Posted in Industrializazioa, Patenteak | Tagged , , | Leave a comment

Rucorkasa eta RucorkasaSocial: etxe aurrefabrikatuen eta etxebizitza sozialen eraikuntza/fabrikazioa, Araban

Rucorkasako Txema Martín Gonzálezek (txema@rucorkasa.es) Eraikal Blogean egindako iruzkina: “Etxe aurrefabrikatuen eta etxebizitza sozialen eraikitzaileak/fabrikatzaileak garen aldetik, eraikuntzaren sektorearen inguruko foro hauek egiten ditugu. Han jasotzen eta hedatzen diren ezagutza-ildoen helburua da hobetzea eta eraikuntza-irtenbide optimoetarantz eboluzionatzea. Rucorkasa eta RucorkasaSocial … Continue reading

Posted in Hausnarketak, Industrializazioa | Tagged , , | Leave a comment

Adreiluak gatzgabetzeko tratamendu berriak industria-ondarea kontserbatzeko

Tratamendu berri bat probatuko da Vitoria-Gasteizeko La Azucarera eraikina estaltzen duten adreiluekin, eta helburuak bi dira: lortzen diren emaitzak aplikatuz Euskal Herriko industria-ondarea osatzen duten antzeko eraikinak kontserbatzea, eta adreiluak gatzgabetzeko sistema horren testa egitea. Ekimenaren bultzatzaileak Eusko Jaurlaritzako Kultura … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak | Tagged , , , | Leave a comment

Europako CertEnt proiektua, eraikuntzako enpresaburuak egiaztatzeari eta kualifikatzeari buruzkoa

CertEnt proiektuaren helburua da enpresarien ikaskuntza-emaitzen gardentasuna eta aintzatespena sustatzea Europako zenbait egiaztapen-sistemaren bidez. Eraikuntzaren Lan Fundazioak (Fundación Laboral de la Construcción) parte hartzen du Europako CertEnt proiektuan eta Ecvet eta Ects egiaztapen-sistemak aplikatzean, eraikuntzaren sektoreko enpresaburuen ikaskuntzaren eta kualifikazioaren … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak | Tagged , , | Leave a comment