Category Archives: Patenteak

Sleep Box kabinak (logela aurrefabrikatuak) dituen lehenengo hotela

2009. urtearen amaieran IS-Arquitectura blogean Sleep Box kabinei buruz idatzi zutenean , zaila zen pentsatzea aireportuetan eta tren-geltokietan siesta egiteko sortutako modulu aurrefabrikatu haiek hainbeste aukera emango zituztenik. Denbora gutxira, aldaera bat diseinatu zuten sortzaileek, aterpetxeetan erabili ahal izateko (elkarren gaineko … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Industrializazioa, Patenteak, Produktu berriak | Tagged , , , , | Leave a comment

Blox: zementuzko eta material birziklatuko blokeak, Mason Greenstar enpresarenak

Blox patentatuta dagoen eraikuntza-bloke bat da, eta energetikoki eraginkortzat eta ingurumena errespetatzen duen bloketzat definitzen da, egunkarietatik, telefono-gidetatik, loteria-txarteletatik eta papergintzaren lohietatik ateratako zelulosazko zuntzez (% 65) osatzen baita, zementuaz gainera, noski. Adobezko blokeen ohiko tamaina (25,4 x 35,56 x … Continue reading

Posted in Patenteak, Produktu berriak | Tagged , , , | Leave a comment

Aria Domus: aurrefabrikatu modularren eraikuntza, poliesterrarekin, konpositeekin eta beste material batzuekin

Kataluniako Aria Domus  enpresa eraikuntza-mota eta erabilera guztietarako poliesterrezko aurrefabrikatuetan, arkitektura arinean, modularrean eta aldakorrean espezializatuta dago. Haren proposamena eraikuntza arinerako erretxina sintetiko indartutako egiturazko elementu bat da, baita egiturazko elementu horretatik abiatuta eraikuntza modular bat egiteko metodo bat ere. … Continue reading

Posted in Industrializazioa, Patenteak | Tagged , , | Leave a comment

Obretako prebentziozko ekipo berriei buruzko proiektuak: arnes adimenduna eta txaleko puzgarria

Innovación de la Construcción Asturiana (ICA ) clusterra erortzeak saihesteko arnes adimendun bat proiektatzen ari da. Eraikalen, Asturiasko Eraikuntzako Berrikuntzaren (ICA) klusterra sortu zela  iragarri zen. Arrisku-egoera bat gertatu aurretik langilea ohartaraztea da «arnes adimendunaren» helburua. Proiektu horretan, Asturiasko hainbat eraikuntza-enpresak … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Patenteak, Produktu berriak | Tagged , , , | Leave a comment

Extremadurako arkitekto batek “Ganchufo” asmatu du, esekitokia duen entxufe-oinarria, lanparak erraz esekitzeko

Ganchufo produktua berrikuntza bat da merkatuan, Luis Sartorius  arkitektoak Gema Correa kazetariaren laguntzaz asmatua. Duela hiru urte sortu zen ekimena, eta, inbertitzaile-talde pribatu baten laguntzaz, sozietate mugatu bihurtu zen 2012ko maiatzean. Entxufe-oinarri bat da, esekigailua eta edergailua ere badituena. Eraikuntzako … Continue reading

Posted in Patenteak, Produktu berriak | Tagged , | Leave a comment

Zementuaren propietateak hobetzen dituen gehigarri biodegradagarri baten patentea

Nafarroako Unibertsitateko Material Ez Organikoak eta Ingumena arloko ikerketa-taldeak  eraikuntzako zementuaren propietateak hobetzen dituen gehigarri biodegradagarri bat aurkitu du, eta mundu-mailako patentea eskatu , “Karboximetilkitosanoak gehigarri gisa erabiltzea konposizio konglomeratzaileetan”; World Intellectual Property Organization erakundean erregistratu du. José Ignacio Álvarez irakasleak … Continue reading

Posted in Patenteak | Tagged , | Leave a comment

Hormigoi eraginkorragoa patentatu dute, pikoidun morteroari poliestireno hedatu tratatua erantsiz

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko (UPM) Arkitektura Teknikoko Unibertsitate Eskolako talde batek hormigoia egiteko prozedura berri bat proposatu du, eta egun erabiltzen dena baino material arinagoa, akustikoki isolatzaileagoa eta termikoki erresistentzia handiagokoa lortzen da. Bi ikertzailek asmatu eta patentatutako metodoa  pikoidun morteroari … Continue reading

Posted in Patenteak, Produktu berriak | Tagged | Leave a comment

Produktu biodegradagarri batek pintura eta grafitiak ezabatzen ditu harri naturaletik

Granadako Unibertsitateko talde batek harri naturaletik pinturak kentzeko produktu urtsu bat garatu eta patentatu du, giza osasunerako eta ingurumenerako toxikoa ez dena. Desugertzaile horrek (geruzaka jarduten du) edozein motatako esmalteak erauzten ditu (bernizetatik hasi eta grafitien espraietara) harrizko gainazaletan aplikatzen … Continue reading

Posted in Patenteak, Produktu berriak | Tagged , | Leave a comment

Soinuaren kontrako pantailatzaile autoeramangarri baten europar patentea

Aldi baterako gertaerek (obrek, kanpoan egiten diren ikuskizun edo ekitaldiek eta abarrek) eragiten duten inpaktu akustikoaren aurrean biztanleak babestea konpondu gabeko arazoa bihurtu da azken urteetan administrazio publikoentzat. Arlo horri dagokionez Tecnaliak egin duen proposamena europar patente bihurtu da. Patente … Continue reading

Posted in Patenteak | Tagged , , | Leave a comment

Fatxada “biziak” eraikitzeko hormigoi biologiko bat garatu dute

Eraikinetako erosotasun termikoa hobetzen du material horrek, eta, gainera, atmosferako CO2-kantitatea gutxitzen du, likenei, goroldioei eta beste mikroorganismo batzuei esker. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Egituren Teknologiako Taldeak hormigoi biologiko mota bat garatu eta patentatu du, organismo pigmentatuak era naturalean eta azkar … Continue reading

Posted in Patenteak, Zerbitzu berriak | Tagged , | Leave a comment