Tag Archives: AEB

Broadway Stack: New Yorkeko eraikin aurrefabrikatua, apartamentuentzat

Broadway Stack, Inwood auzokoapartamento-blokea da. 3.5000 m2-ko azalera du, 7 solairu izango ditu eta Pennsilvanian egindako 56 moduluez osatuta egongo da. Muntaketak hile bat iraungo du, baina beste hiru beharko dira zerbitzu publikoetara instalazioak konektatzeko, fatxadarako eta beste zenbait akaberetarako. … Continue reading

Posted in Industrializazioa, Proiektuak | Tagged , | Leave a comment

Dokumentua, ingelesez: Eraikin berdeen funtzionamendua: GSAkoak diren 22 eraikinen ebaluazioa, okupatuta egon ondorengoa (Estatu Batuak)

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: Green Building Performance: a post occupancy evaluation of 22 GSA buildings. Espainian ez da oso ohikoa eraikin bat erabiltzen ari den bitartean haren energia-errendimendua neurtzea. Beste herrialde batzuetan, ordea, hala nola Estatu Batuetan, ohiko jarduera da, eta … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa | Tagged , | Leave a comment

Txosten honen arabera, karbono-aztarnaren % 90 murriztu dezake New Yorkek 2050. urterako

Urban Green Council erakundeak argitaratu berri duen “90 by 50” txostenaren arabera, hiri horrek % 90 murriztu ditzake karbono-emisioak 2050erako, jada erabiltzen diren teknologiez baliatuz eta aparteko ahaleginik egin gabe. “90 by 50” txostenak dioenez, % 90 murriztu dezake karbono-aztarna … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa | Tagged , , , , | Leave a comment

AEBn: HeatBleed (bero-galerak) tresna

Bero-galera da etxeko energia-galeren emaitza, hainbat faktorek eragina; esaterako, girotze-sistema zaharkituek, etxetresna elektriko zaharrek eta energia aldetik eraginkorrak ez diren leiho eta ateek. Baina beroa galtzearen kausa nagusiak isolamendu desegokiak eta aire-ihesak dira, eta, etxe zaharrei ez ezik, etxe berrienei … Continue reading

Posted in Zerbitzuak (web) | Tagged , , | Leave a comment

AEBko joera: belaunaldi ugariko familientzako etxebizitzak

Rick Atkinson-en iritzi-artikulua, Buildipedia web-orrian  argitaratua, 2013/02/15. Estatu Batuetan, teilatupe berean bizi diren belaunaldi askoko familien ehuneko handiena dute 1950eko hamarkadaz geroztik, eta joera horrek urte askoan iraungo duela aurreikusten da. Artikulu honetan, hori zergatik gertatzen den azaltzen du autoreak … Continue reading

Posted in Hausnarketak | Tagged , , , | Leave a comment

Blox: zementuzko eta material birziklatuko blokeak, Mason Greenstar enpresarenak

Blox patentatuta dagoen eraikuntza-bloke bat da, eta energetikoki eraginkortzat eta ingurumena errespetatzen duen bloketzat definitzen da, egunkarietatik, telefono-gidetatik, loteria-txarteletatik eta papergintzaren lohietatik ateratako zelulosazko zuntzez (% 65) osatzen baita, zementuaz gainera, noski. Adobezko blokeen ohiko tamaina (25,4 x 35,56 x … Continue reading

Posted in Patenteak, Produktu berriak | Tagged , , , | Leave a comment

Txostena, ingelesez: “Zerga-erreformak eraginkortasun energetikoa sustatzeko” AEBn

Txostenaren jatorrizko izenburua: “Tax Reforms to Advance Energy Efficiency”. Txostenaren egileak Steven Nadel eta Kate Farley dira. Obama lehendakariaren bigarren agintaldiaren hasieran, ohiko hizpide bihurtu da zerga-erreformaren gaia. Demokratak zein errepublikanoak zerga-erreformaren alde ageri dira, eta litekeena da horretarako legedia … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa | Tagged , , , | Leave a comment

“Mikroapartamentuak” merkaturatu dituzte New Yorken

23,2 eta 34,4 metro karratu bitarteko bloke modularrak izango dira, pertsona batentzako edo birentzako modukoak. Michael Bloomberg New Yorkeko alkateak erakutsi zuen hiriko lehen mikroapartamentuen diseinua. Haien bidez, hiriko biztanleen behar demografikoei egokitzea da xedea, eta alokairu merkeagoak eskaintzea. Hiriko … Continue reading

Posted in Industrializazioa, Legegintza, Proiektuak | Tagged , , | Leave a comment

Aukeratu dira Solar Decathlon Europe 2014 (SDE2014) lehiaketarako 20 taldeak

2012ko abenduaren 19an (asteazkena) aurkeztu zen SDE2014 lehiaketan parte hartuko duten 20 taldeen zerrenda. Talde horiek Versaillesen egingo den lehiaketan parte hartuko dute. Talde horiez gainera, beste 7 talde ere aukeratu dira, 20 talde horietakoren batek lehiaketaren baldintzak betetzen ez … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak | Tagged , , , , | Leave a comment

Dokumentua ingelesez: “Arkitektoentzako gida, diseinu-prozesuan modelizazio energetikoa txertatzeko”

Hau da gidaren jatorrizko izenburua: “An Architect´s guide to integrating energy modeling in the design process”. Diseinu jasangarria bereziki garrantzitsua da gaur egun. Hala ere, bezero askok ez dituzte ezagutzen egun erabiltzen diren jasangarritasun-kontzeptuak. Jasangarritasun-gaiak gero eta garrantzitsuagoak diren honetan, … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa | Tagged , | Leave a comment