Tag Archives: Akustika

Valentziako Unibertsitate Politeknikoak oliba-hezurrekin egindako hormigoi berezia diseinatu du pantaila akustikoetarako

Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Garraio eta Lurralde Institutuko ikertzaileek eta Preconsa  enpresak pantaila akustiko berria egin dute, oliba-hezur kiskaliak oinarri dituen hormigoi porotsuz. Zirkulazio-zarata arindu ez ezik, nekazaritza-hondakin hori baliatzeko aukera ere ematen du. Produktu berria trenbide nahiz errepideko zirkulazioak sortutako … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak | Tagged , , , , , | Leave a comment

Soinuaren kontrako pantailatzaile autoeramangarri baten europar patentea

Aldi baterako gertaerek (obrek, kanpoan egiten diren ikuskizun edo ekitaldiek eta abarrek) eragiten duten inpaktu akustikoaren aurrean biztanleak babestea konpondu gabeko arazoa bihurtu da azken urteetan administrazio publikoentzat. Arlo horri dagokionez Tecnaliak egin duen proposamena europar patente bihurtu da. Patente … Continue reading

Posted in Patenteak | Tagged , , | Leave a comment

Eraikuntza-irtenbideen datu akustikoen datu-basea: “dBMat-Índices globales-V2”

Eusko Jaurlaritzaren Eraikuntzaren Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko Akustika Arloak —Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren mendekoak— eguneratu egin du datu akustikoen ‘dBMat-Índices Globales’ datu-basea (2. bertsioa). 159 datu berri sartu dira, eta, orain, 400 datu akustiko baino gehiago daude mota askotako … Continue reading

Posted in Gidariak eta erremintak | Tagged , , , , , | Leave a comment

Resonant Chamber, sabai akustiko dinamikoa

Resonant Chamber sistema akustiko dinamiko inguratzaile bat da, eremu batean soinua hedatzeko eta xurgatzeko kondizioak denbora errealean aldatzen dituena. Kanadako RTVR  estudioak garatutako sistema “Origami zurruna”ren teorian oinarritutako prototipo bat da, eta triangelu-formako panel tolesgarriz dago osatua. Panelek material islatzaileak … Continue reading

Posted in Produktu berriak | Tagged | Leave a comment

Dokumentua. Akustika, girotze-instalazioetan: kasu praktikoak

Dokumentuak girotze-instalazio bat martxan dagoela sor daitezkeen soinu-arazoak jasotzen ditu, baita soinuen aurka gehien erabiltzen diren neurriak ere. Horrez gainera, kasu praktiko batzuk aurkezten eta ebazten dira: instalazio errealen arazoak aztertzen dira, eta haietako bakoitzaren soinu-egokitasuna ezartzeko beharrezko kalkuluak egiten … Continue reading

Posted in Dokumentuak | Tagged , | Leave a comment

Soinua xurgatzen duten zilindroak

Soinua xurgatzen duten Acustibaf-C zilindroak , Espainiako Acústica Integral  enpresarenak. Metro bat luze diren elementu hauek bozgorailuen moduan esekitzen dira, eta giro-soinua murrizten dute, sabaiaren islapenak eta lokalaren erreberberazioak guztiz edo neurri batean ezabatzen baitituzte. Arroka-ilez egiten dira, eta xurgatzaile puru … Continue reading

Posted in Produktu berriak | Tagged | Leave a comment

Vitraso proiektua: Eraikinetan soinuak dituen transmisio-bideen diagnosi esperimentala eta aurreikuspen digitala (VIas de TRAnsmisión del SOnido)

Dagoeneko eginda dagoen eraikin batean soinu eta bibrazio kaltegarrienen transmisio-bideak identifikatzea da Vitraso proiektuaren xedea, eta bide horiek indargabetzeko irtenbideak diseinatzea eta aplikatzea. Horrela lortzen diren emaitzak neurketa esperimentalekin eta simulazio digitalekin alderatuko dira. Bestalde, itxituren arteko isolamendua kalkulatzeko ildoak … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Teknologia | Tagged , , , | Leave a comment

“dBMat-Índices Globales-V1” datu-base akustikoak

Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko Akustika-arloak , Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritzari atxikitua dagoenak, “dBMat-Índices Globales-V1” datu-base akustikoak argitaratu ditu. “dBMat-Índices Globales-V1” datu-basearen indize orokorrak, Eraikitzeko Kode Teknikoaren Zarataren aurrean babesteko Oinarrizko Dokumentua (OD-HZ) ezartzeko, sarrera-datuak … Continue reading

Posted in Zerbitzuak (web) | Tagged , , | Leave a comment