Tag Archives: Birzikleta

Hondakin-uretako errautsak errepideak egiteko balio duten probatuko du Bizkaiko Aldundiak

Bizkaiko Aldundiak hainbat urtez probatuko du hondakin-uren tratamendutik sortzen diren errautsak errepideetako zoruak egiteko baliagarriak diren, foru-erakunde horretako bozeramaileak, Unai Rementeriak, azaldu duenez. Errepideen foru-sareko zenbait tartetan egingo dira probak, Aldundiak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak sinatuko duten hitzarmenaren arabera. … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak | Tagged , , , , , , | Leave a comment

Blox: zementuzko eta material birziklatuko blokeak, Mason Greenstar enpresarenak

Blox patentatuta dagoen eraikuntza-bloke bat da, eta energetikoki eraginkortzat eta ingurumena errespetatzen duen bloketzat definitzen da, egunkarietatik, telefono-gidetatik, loteria-txarteletatik eta papergintzaren lohietatik ateratako zelulosazko zuntzez (% 65) osatzen baita, zementuaz gainera, noski. Adobezko blokeen ohiko tamaina (25,4 x 35,56 x … Continue reading

Posted in Patenteak, Produktu berriak | Tagged , , , | Leave a comment

Valentziako Unibertsitate Politeknikoak oliba-hezurrekin egindako hormigoi berezia diseinatu du pantaila akustikoetarako

Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Garraio eta Lurralde Institutuko ikertzaileek eta Preconsa  enpresak pantaila akustiko berria egin dute, oliba-hezur kiskaliak oinarri dituen hormigoi porotsuz. Zirkulazio-zarata arindu ez ezik, nekazaritza-hondakin hori baliatzeko aukera ere ematen du. Produktu berria trenbide nahiz errepideko zirkulazioak sortutako … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak | Tagged , , , , , | Leave a comment

Odolezko adreiluak

Jack Munro  izeneko arkitekto ingeles batek arkitektura-proiektu bat sortu du, odolaren bidez sortutako adreilu-mota berri bat protagonista duena. Jack Munrok dioenez, animalien odol freskoa eraikuntza-materialaren oinarritzat erabiltzeko azterketak egin dira esperimentu horietan. Animalien odola munduko hondakin-material oparoenetako bat da. Animalien … Continue reading

Posted in Produktu berriak | Tagged , | Leave a comment

Hondartzara iritsitako posidonia-hostoak eraikuntzan erabiltzeko proposamena

El Campelloko Itsasertzeko Ekologiaren Institutua partaide duen azterketa batek proposatzen du hondartzetara iristen diren posidonia ozeanikoaren  hostoak birziklatzea, eraikuntza-industrian panel isolatzaile akustiko nahiz termikoen materialtzat erabiltzeko. Proiektuaren arduradunetako batek, Itsasertzeko Ekologiaren Institutuko Gabriel Soler zuzendariak, esan dio EFEri Europako LIFE … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak | Tagged , | Leave a comment

Earthshipak: etxe jasangarri eta buruaskiak

Taoseko (Mexiko Berria) Earthship Biotecture  enpresak etxebizitza-kontzeptua birdefinitu du “Earthship” etxebizitzekin. Autonomia eta tenperatura erregulatzeko gaitasuna dira etxebizitza jasangarri horien ezaugarri nagusiak. Eraikuntzan erabilitako materialek dakarte gaitasun hori. Michael Reynolds  da ikerketa horren buru. Haren taldearen laguntzarekin bat, material birziklagarriak … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa | Tagged , | Leave a comment

NyloSheet: % 100 birziklatutako materialezko estaldura

  NyloSheet eraikuntza-material bat da, % 100 tapizetatik eta KOL (konposatu organiko lurrunkor) gabeko erretxinetatik ateratako material birziklatuz egina. Estalduretarako erabil daiteke, iragazkorra delako eta lizunari eta termitei aurre ondo egiten dielako. Kolpeei ondo eusteaz gain, frogatuta dago NyloSheet panelek … Continue reading

Posted in Produktu berriak | Tagged , , , , | Leave a comment

Plastikoaren erabilera eraikuntzan (II)

“Plastikoaren erabilera eraikuntzan” albistean azaldutako adibideen osagarri batzuk Continue reading

Posted in Produktu berriak | Tagged , , , , | Leave a comment

Plastikoaren erabilera eraikuntzan

Plastikoa erabiliz egiten diren eraikuntza-lanen adibideak: botila birziklatuekin egindako eraikinak, Europako plastikozko lehen zubia, plastikoa errepideetan, etab. Continue reading

Posted in Produktu berriak | Tagged , , | Leave a comment

Pixoihal zikinak teila eta hodiak fabrikatzeko birziklatzea

Erresuma Batuan erabili eta botatzeko pixoihalen lehen birziklapen-instalazioak irekiko dira, urtero zabortegietara iristen den pixoihal-kantitate itzela murrizteko asmoz Continue reading

Posted in Patenteak, Produktu berriak | Tagged , | Leave a comment