Tag Archives: Borondatezko ziurtapena

Etxebizitzaren Ingurumen Jasangarritasunaren modeloa (SuAmVi), Montevideoko Intendentziarena (IM), Uruguain

Montevideoko Intendentziak Etxebizitzaren Ingurumen Jasangarritasunaren eredua (SuAmVi) diseinatu du bizitegi-sektoreko eraikuntza-proiektuak ebaluatzeko. Eredu horrek jardunbide egokiak sustatu nahi ditu eta teknologia sartu nahi du, helburu hauekin: efizientzia hobetzea eta eraikinak artifizialki egokitzeko eskakizunak murriztea. Metodo horren bidez, objektiboki eta kuantitatiboki … Continue reading

Posted in Zigiluak | Tagged , , | Leave a comment

Liburua, ingelesez: Simply GREEN

Eraikalen, zenbait jasangarritasun-ziurtapen aipatu dira. Honi buruzko azkeneko berrian, IC-Eraikin Jasangarria ziurtagiria Txileko eraikin publikoentzat  eta bertan aipatzen direnetan, ziurtapen ugari jasotzen dira. Swegon Air Academyren  Simply GREEN liburua eraikin jasangarrien ingurumen- eta energia-ziurtagirien sistemei buruzko gida azkar bat da. … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged | Leave a comment

IC-Eraikin Jasangarria ziurtagiria Txileko eraikin publikoentzat

Mundu-mailan, eraikin jasangarriak edo berdeak eraikuntza-sektorearen erantzun zehatza izan dira klima-aldaketaren eta garapen jasangarriaren erronka globalen aurrean. Testuinguru horretan, oso rol garrantzitsua dute eraikuntzako jasangarritasun-ziurtagiriek eraikinen ingurumen- eta gizarte-eraginak ebaluatzeko eta komunikatzeko, diseinua eta eraikuntza hobetzeko eta zerbitzu eta teknologia … Continue reading

Posted in Zigiluak | Tagged , , | Leave a comment

Eraikuntza jasangarriaren DGNB ziurtagiria

Eraikuntza jasangarriaren DGNB ziurtagiria  Alemaniako Eraikuntza Jasangarriko Kontseiluak DGNB (Deustche Gesellschaft für Nachaltiges Bauen) garatu zuen. DGNBk beste ziurtagiri batzuekiko duen ezaugarri bereizgarria da faktore soziokulturalak eta ekonomikoak balioztatzen dituela. Ebaluazioan, alderdi ekologiko, ekonomiko, soziokultural eta funtzionalei buruzko 60 irizpide … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged | Leave a comment

Eraikinen ziurtapena Espainian

Eraikalen, Berrietan agertu diren jasangarritasun-ziurtapenen laburpena eta Eraikalen gogoeta 2012ko urrian  berria jaso zen. Berriaren iturrian, Espainiako derrigorrezko eta borondatezko ziurtapenak laburbiltzen dira. Iturria: Sustentable y Sostenible , 2012/10/24

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged , | Leave a comment

Higiezinetako inbertsioei buruz erabakitzean, geroz eta garrantzi gehiago ematen diote jasangarritasunari Europako eraikinetako biztanle eta inbertitzaileek

Cushman & Wakefield-en txosten batean ageri denez, Europako inbertitzaile eta biztanleak duela urtebete baino askoz gehiago azpimarratzen dute jasangarritasuna orain. Erresuma Batuko eta Europa kontinentaleko higiezinetako inbertsioei buruzko erabakietan jasangarritasunak izandako rola aztertzen du txostenak. Ikerketak 2011ko Cushman & Wakefielden … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged , | Leave a comment

Berrietan agertu diren jasangarritasun-ziurtapenen laburpena eta Eraikalen gogoeta 2012ko urrian

Eraikalen helburuetako bat da arkitektura-estudioak ISO 14006 ekodiseinuari buruzko nazioarteko arauaren barruan ziurtatzea . Horrez gain, baira eraikinen jasangarritasuna ziurtatzen duten beste ziurtapen batzuk ere. Eraikalen berrietan barrena jaso izan dira horiek, eta berri honek 2011ko abenduan ordura arte bildutakoekin argitaratutako … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged | Leave a comment

“VIVE COAM” ingurumen-kalitateko marka aurkeztu dute BREEAM ES-ek eta Madrilgo Arkitektoen Elkargoak

“VIVE COAM” ingurumen-kalitateko marka, jasangarritasuna ebaluatzeko eta ziurtatzeko BREEAM ES metodologian oinarritua, aurkeztu dute BREEAM ES-ek eta Madrilgo Arkitektoen Elkargoak. Hautazko marka bat da VIVE COAM, obra berriko nahiz leheneratzeko proiektuen jasangarritasuna izango du irizpide, COAMek (Madrilgo Arkitektoen Elkargo Ofizialak) … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged , | Leave a comment

Dokumentua, ingelesez: ingurumen-ziurtagirien balioa Kaliforniako etxebizitza-merkatuan – ingurumen-ziurtagiriak etxebizitza baten salneurrian duen eraginaren azterketa ekonomikoa

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: “The Value of Green Labels in the California Housing Market – An Economic Analysis of the Impact of Green Labeling on the Sales Price of a Home”. “Ingurumen-ziurtagirien balio Kaliforniako etxebizitza-merkatuan ” dokumentuak estatistikaren bidez erakusten du … Continue reading

Posted in Zigiluak | Tagged , | Leave a comment

Living Building Challenge (LBC). Eraikin biziak ziurtatzen

Living Building Challenge (LBC) izeneko arkitekto-mugimendu berria da, Jason McLennanek sortua, eta eraikin biziak sustatzea du xede. Horretarako, mundu osoko eraikinen ziurtapenak egiten ditu, baldin eta irizpide ekologikoei jarraikiz eginak badira. 2009az geroztik halako sei etxe bizi aintzatetsi dira, baina … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged , | Leave a comment