Tag Archives: Eguzki-panela

Sharp-en eguzki-panel zeharrargiak

Ohiko eguzki-panelak ez bezalako eguzki-panel zeharrargi berriak iragarri ditu Sharp enpresak. Sharpen panel ia gardenak eraikinetako balkoietan erabil daitezke eta argia pasatzen uztearekin batera, elektrizitatea sortzen dute. Gertutik begiratuta gardenak dira panelak, baina urrunetik begiratuz gero opakuak dira. Eguzkitik babesteko … Continue reading

Posted in Produktu berriak | Tagged , | Leave a comment

Eguzki-panelen instalazioa merkatzen duten diseinu berriak

Eguzki-panelak % 80 baino gehiago merkatu dira azken bi urteetan; hori dela-eta, enpresa asko hasi dira instalazio-kostuak nola jaitsi pentsatzen. Eguzki-energiaren arloko enpresa nagusietako bik —Berlingo (Alemania) Solon Energyk  eta Changzhouko (Txina) Trina Solarrek , hain zuzen ere, panelak teilatuetan muntatzeko … Continue reading

Posted in Produktu berriak | Tagged | Leave a comment

Beirazko paneletan txertatuta dauden eguzki-zelulak, eraikinen eraikuntzan erabil daitezkeenak

Duela urtebete, gutxi gorabehera, Mondragon Assembly-k  bere ekoizpen-lerroa merkatu interesgarri batera birbideratu zuen: ekipo bereziak diseinatzen hasi zen, “eraikuntzaren egituran txertatzera” bideratutako eguzki-panelak eraikitzeko, Jean Phillipe Aguerre-k, Mondragon Assembly-ko I+Gko zuzendariak, esan duenez. Mondragon Assembly-k lortutako kontratuaren bidez, erabiltzeko prest … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Produktu berriak | Tagged , | Leave a comment