Tag Archives: energia-eraginkortasuna

Espainian etxebizitzak birgaitzeko laguntzak: planen zirriborroak eta hainbat eragileren eskaerak

Higiezinen burbuilak eztanda egin ondoren, eta horrek eraikuntzaren sektorean eragin duen krisian, hiru zutabek eusten diete eraikuntzako profesionalei: Eraikinen Azterketa Teknikoa, Lehendik dauden Eraikinen Efizientzia Energetikoaren Ziurtapenak eta birgaitzea. Lehenengo biak Eraikinen Ikuskapen Teknikoak batera egitea efizientzia energetikoaren ziurtagiriekin  hausnarketan … Continue reading

Posted in Azterlan sektorialak | Tagged , , , , | Leave a comment

Txosten honen arabera, karbono-aztarnaren % 90 murriztu dezake New Yorkek 2050. urterako

Urban Green Council erakundeak argitaratu berri duen “90 by 50” txostenaren arabera, hiri horrek % 90 murriztu ditzake karbono-emisioak 2050erako, jada erabiltzen diren teknologiez baliatuz eta aparteko ahaleginik egin gabe. “90 by 50” txostenak dioenez, % 90 murriztu dezake karbono-aztarna … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa | Tagged , , , , | Leave a comment

AEBn: HeatBleed (bero-galerak) tresna

Bero-galera da etxeko energia-galeren emaitza, hainbat faktorek eragina; esaterako, girotze-sistema zaharkituek, etxetresna elektriko zaharrek eta energia aldetik eraginkorrak ez diren leiho eta ateek. Baina beroa galtzearen kausa nagusiak isolamendu desegokiak eta aire-ihesak dira, eta, etxe zaharrei ez ezik, etxe berrienei … Continue reading

Posted in Zerbitzuak (web) | Tagged , , | Leave a comment

Zertara behartzen du Energia-eraginkortasunari buruzko Direktibak?

2012ko azaroaren 14an, Energia-eraginkortasunari buruzko 2012/27/EB Direktiba berria argitaratu zen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean . Lehenagoko beste direktiba batzuk aldatzen eta/edo indargabetzen ditu direktiba horrek, baita datozen urteetarako oinarriak zehaztu ere. 2011. urtearen hasieran, Europako Batzordeak ondorioztatu zuen ez zirela beteko … Continue reading

Posted in Hausnarketak, Legegintza | Tagged , , , | Leave a comment

TicATen bideokasta, eraikuntzari aplikatutako termografiari buruzkoa

Zer da TicAT? Eta TicATen bideokastak?  Sare sozialen bidez elkar ezagutu duten arkitekto teknikoen talde bat da TicAT. Sare sozialak baliabide bikain izan dituzte eraikuntzaren sektorean dituzten kezkak partekatzeko informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez —gaztelaniaz, TIC, eta hortik datorkio TicAT … Continue reading

Posted in Eraketa | Tagged , , , , , , | Leave a comment

Green Deal. Etxeetan energia-eraginkortasuneko neurriak hartzeko Erresuma Batuko programa

2013ko urtarrilaren 28an, Green Deal berria aurkeztu zuen gobernu britainiarrak. The Guardianen arabera , programaren bidez, 10 eta 25 urte bitarteko maileguak lortzen dituzte etxeek, eta kuota horiek energiaren fakturan lortzen den aurrezkiaren bidez ordaintzen dira. Baina kritikak ere izan ditu … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, Programak eta deialdiak | Tagged , , | Leave a comment

Calidad en tu vivienda webgunea

Calidad en tu vivenda  webgunea Valentziako Generalitateko Azpiegitura, Lurralde eta Ingurumen Sailak bultzatu du, eta Eraikuntzaren Valentziako Institutuak  garatu du. Gizartea sentsibilizatzeko eta energia-kontsumoari eta kalitate-parametro objektiboen arabera gauza bat ondo hautatzeari lotutako gaietan prestatzeko Sailak duen borondatearen ondorio da … Continue reading

Posted in Zerbitzuak (web) | Tagged , , | Leave a comment

Eraiki berrien ziurtagiri energetikoaren kanpoko kontrola arautzeko den Agindua argitaratu da

Eraikin berrien eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko Prozeduran, eskatutako Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriari Autonomia Erkidegoak eskatutako kanpoko kontrola egitea aurreikusten zen. Euskal Herriko eraikin berrien eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria arautzen duen 240/2011 Dekretuan, autonomia erkideko honek Dekretu horren IV. Kapituluan xedatzen zuen agindu … Continue reading

Posted in Legegintza | Tagged , | Leave a comment

Energia-eraginkortasunari buruzko 2012/27/EB direktiba argitaratu da

Europar Parlamentuak 2012ko urriaren 25eko Europar Parlamentuko eta Kontseiluko 2012/27/EB Europar Direktibari —energia-eraginkortasunari buruzkoari— dagokion testua argitaratu berri du. Haren bidez, 2009/125/EE eta 2010/30/EB Direktibak aldatzen dira, eta 2004/8/EE eta 2006/32/EE direktibak indargabetu egiten dira. Urriaren 15ean onartutako direktiba berri … Continue reading

Posted in Legegintza | Tagged , | Leave a comment

Gida teknikoa: Energia-aurrezkia eta -berreskuratzea klimatizazio-instalazioetan

Gida hau Klimatizazio eta Hozte Sistemen Espainiako Elkarte Teknikoak (ATECYR) idatzi du Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuarentzat (IDAE), eraginkortasuna emateko energiaren azken erabilerari eraikinetan. Gida Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren (Minetur) helbide honetan  lor daiteke. Free-coolingari (doako hoztea), lurrun bidezko … Continue reading

Posted in Dokumentuak | Tagged , , , | Leave a comment