Tag Archives: Erakusle

Madrilgo Ciudad de los Ángeles Birgaitzea

Ciudad de los Ángeleseko eraldaketa , osoko ikuspuntu batetik, auzo baten birgaiketari ekiteko eran eredu gisa ezarri da, instituzioen lankidetzaren eta auzokoen parte-hartze eta adostasunaren bidez. Ciudad de los Ángelesen jatorria eta bertako birgaiketa obrak ezagutzeko, El Mundon argitaratutako artikulua  irakur … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Proiektuak | Tagged , , , , | Leave a comment

Visesa-k Gasteizko egoitza-proiektu jasangarri batean, EB-ren babesa duena, parte hartuko du

VISESAren ordezkaritza bat Dalen (Norvegia) izan da, energetikoki eraginkorrak diren etxebizitzei buruzko PIME  proiektuaren urteko bileran. VISESA sozietate publikoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mende dago, eta Europako proiektu honen partaide da Gasteizen egiten ari den ekimen jasangarri baten kide … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Proiektuak | Tagged , , , | Leave a comment

Dokumentua, ingelesez eta alemanez: Eraikin berritzaileak Austrian – Erakusketetarako eta proiektu enblematikoetarako Austriako eraikinen gida teknikoa, “etorkizuneko etxea” ikerketa-programaren barruan

Dokumentuaren jatorrizko izenburua, ingelesez: Innovative Buildings in Austria – Technical Guide Austrian demonstration buildings and flagship projects within the research programme “Building of tomorrow”. Argitalpen horretan, eraikin berriak (aitzindariak) ikusiko dituzue, baita “etorkizuneko etxea” ikerketa-programaren emaitzen arabera eratu eta aplikatutako … Continue reading

Posted in Dokumentuak, Praktika Onak, Programak eta deialdiak, Proiektuak | Tagged , | Leave a comment

Nehogar Proiektuaren obren segimendua egiten duen bloga

Eraikalen, NEHOGAR egitasmoa: etxebizitza eraginkorraren eraikuntza Asturiasen  albistea argitaratu zen. Honetan, proiektuaren helburuak azaldua eta proiektu erakusleak zerrendatu ziren. Helburua da “energia-kontsumoa ia zero” moduan definitzen duten familia bakarreko etxebizitza bat diseinatzea eta eraikitzea; hau da, Europan erabiltzen ari diren … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Praktika Onak, Proiektuak | Tagged , , | Leave a comment

ICE-WISH proiektua, Europako etxebizitza sozialen energia-eraginkortasunerako

Bilboko Udal Etxebizitzak partaide duen Europako ICE-WISH proiektuaren helburua da Europa osoko etxebizitza sozialetan egungo energia- eta ur-kontsumoak % 20 murriztea. ICE-WISH proiektuaren % 50 EBk finantzatzen du, eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKTen) erabilera sustatzen du etxebizitza sozialetan, energia-eraginkortasuna … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak | Tagged , , , , | Leave a comment

3e-houses proiektuaren emaitzak

Europako 3e-houses  programa pilotua Europako Batasunak, Gas Natural Fenosak eta Indrak sustatu zuten, eta helburua zen etxebizitza-sektorean ahalik eta energia-aurrezki handiena lortzea. Teknologia berriak erabiliz, elektrizitatearen, uraren eta gasaren kontsumoak kalkulatu eta ikus daitezke denbora errealean, eta erabiltzaileari informazioa ematen … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak, Praktika Onak | Tagged , | Leave a comment

EDEA-RENOV proiektua, energia-eraginkortasunaren garapena arkitekturan: birgaitzea, berrikuntza eta IKTak

EDEA-RENOV proiektua  Extremadurako Gobernuaren Sustapen, Etxebizitza, Lurralde Antolamendu eta Turismoaren Kontseilaritzaren proiektu bat da, eta Europako Batzordeko LIFE+09 Programak diruz lagundu du. Proiektuaren helburua da Extremadurako Autonomia Erkidegoaren energia-mapa egitea, eta energia-azterketak egitea Santa Engracia (Badajoz) eta San Lázaro (Mérida) … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak | Tagged , | Leave a comment

Europako proiektua: Buildsmart – Energy Efficient Solutions Ready for the market (merkaturako prest dauden eraginkortasun energetikoko irtenbideak)

Buildsmart proiektuak  frogatuko du modu berritzaile eta errentagarriagoan eraiki daitezkeela energetikoki eraginkorrak diren eraikuntzak. 2012 eta 2014 bitartean Suedian, Irlandan eta Espainian diseinatu, eraiki eta monitorizatzen diren etxebizitzak eta hirugarren sektoreko eraikinak sartzen dira proiektuan. Gainera, ezagutza nazioartean trukatzeko sare … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak | Tagged | Leave a comment

Zerotik gertuko energia-kontsumoa duten bost eraikin erakusle eraikitzeko europar proiektua

Europa osoko enpresa, unibertsitate eta zentro teknologiko batzuetako 16 erakundek osatutako partzuergo bat ari da NEED4B – New Energy Efficient Demonstration for Buildings proiektua garatzen. Proiektua Europako Batzordeak finantzatzen du I+Gko VII. Esparru Programaren azken deialdian. NEED4B proiektuaren helburua da … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Praktika Onak | Tagged , | Leave a comment