Tag Archives: Frantzia

Txostena, frantsesez: Frantziako bizitegi-parkearen azterketa zehatza

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: Analyse détaillée du parc résidentiel existant. “Règles Grenelle de l’Environnement Art 2012” frantzes programaren dokumentuak Frantziako higiezin bizitegi-parkeari buruzko datuak eta horren azterketa dakartza. Dokumentua berriaren iturrian eskuragarri dago. Grenelle  Eraikuntza planari buruz Eraikalen zenbait berry jaso … Continue reading

Posted in Dokumentuak | Tagged , | Leave a comment

Lehenengo entseguak egin dituzte uhin sismikoak xurgatzen dituen metamaterial batekin, seismoen aurkako babesgarriak lortzeko

Lehenengo testa egin dute, Frantzian, ustez uhin sismikoak xurga ditzakeen metamaterial  berri batekin. Fresnel Institutuak  eta Menard konpainiak garatutako metamaterial horrek, piloteak eratuz jarrita, lurrikaretatik babes litzake segurtasunerako funtsezkoak diren eraikuntzak eta energia-instalazioak. Informazio tekniko gehiago duzu artikulu honetan: How … Continue reading

Posted in Artikuluak, Produktu berriak | Tagged , , , , | Leave a comment

Artikulua frantsesez: “Turismoaren garapena: ondare industrialaren balorizazio-faktorea?”

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: “Le développement du tourisme: facteur de valorisation du patrimoine industriel?”. Franck Debos-en artikulua berriaren iturrian deskargatu daiteke. Turismoa da munduko industriarik handiena: munduko BPGaren % 5 osatzen du, munduko enpleguaren % 8,1 (235.758.000 lanpostu 2010ean), nazioarteko inbertsio … Continue reading

Posted in Artikuluak | Tagged , | Leave a comment

Birgaitzeari buruzko estatu-mailako eztabaida bat egiteko prestatzen ari da Frantzia

“Bâtiment Durable” (eraikuntza jasangarria) frantziar plana birgaitze energetikoari buruzko estatu-mailako eztabaida bat prestatzen ari da. 2012ko irailaren 14an eta 15ean egindako batzarrean, Frantziako Errepublikaren Presidenteak eta Frantziako Lehen Ministroak herrialdeko eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzeko plan bat diseinatzea adostu zuten, urtean milioi … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Hausnarketak, Legegintza, Praktika Onak | Tagged | Leave a comment

Frantziako eraikinen araudi termiko berriari buruzko informazio-oharra

2013an hasiko da Frantzia eraikinetarako araudi termiko berria aplikatzen. Frantziako gobernuaren helburua da 2020. urterako energia-kontsumoa egungoaren herenera murriztea. Hemendik aurrera Frantzian eraikuntzan kontuan izan beharreko punturik garrantzitsuenak deskribatzen ditu dokumentuak (gaztelaniaz dago, eta albistearen iturrian duzue irakurgai). Iturria: ICEX , … Continue reading

Posted in Legegintza | Tagged , | Leave a comment

Dokumentua, frantsesez: Ikerketa – 2020rako ibilbide-orria

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: Recherche – Feuilles de route pour l’horizon 2020. CSTBren (Frantziako Eraikuntzaren Teknologia Zentroa) txostenak 2020. urtera begirako eraikuntza-sektorearentzako ibilbide-orria aurkezten du. Arlo hauek lantzen dira: hiri jasangarriak; eraikin jasangarriak; eraikinen erabilera; osasuna eta erosotasuna; segurtasunaren eta arriskuen … Continue reading

Posted in Dokumentuak | Tagged , | Leave a comment

Grenelle eraikuntza-planaren balantzea (2020rako bide-orria, Frantziako eraikuntza- eta etxebizitza-sektorearen eraginkortasun energetikoaren alorrekoa)

Ingurumeneko Grenelle Foroaren (Frantziako eraikuntza- eta etxebizitza-industriako foroa) balantze-dokumentua aurkeztu du Frantziako Ekologia, Garapen Jasangarri, Garraio eta Etxebizitzako ministroak. Frantzian energia gehiena kontsumitzen duen sektore ekonomikoa da eraikuntza: azken energiaren guztizko kontsumoaren % 40 baino gehiago eta berotegi-efektuko gasen emisioen … Continue reading

Posted in Azterlan sektorialak | Tagged , | Leave a comment