Tag Archives: Holanda_eu

Indukzio bidez konpontzen den asfaltoa

Erik Schlangen  Ingeniaritza Zibileko irakaslea da Delft-eko teknologia-unibertsitatean , eta bakarrik konpontzen diren material berrien ikertzailea; material horiek hormigoia eta asfaltoa dira, adibidez. Asfaltoaren kasuan, altzairu-ilearen zuntz txiki batzuk erantsi zaizkio, eta indukzio bidez berotzen direnean, materialaren balio-bizitza luzatzen da, betuna … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak | Tagged , , | Leave a comment

Nola eraiki etxe bat 3D inprimatze-teknologiarekin

Gero eta jende gehiagok baliatzen ditu 3D inprimaketak, diseinu-aukera izugarriak eskaintzen baitituzte. Universe Architectureko  Janjaap Ruijssenaars  arkitekto herbeheretarrak diseinatu zuen “LandscapeHouse”  deritzona. Diseinu “infinitua” du etxe horrek, eta 3D inprimagailu batekin diseinatu zen. Proiektu horren alderdirik interesgarriena da ibilbide jarraitua … Continue reading

Posted in Zerbitzu berriak | Tagged , , | Leave a comment

Etxebizitza sozialak berregituratzen Herbehereetan. Europarei-ren kasua, Uithoorn

2007an, 40 auzoko zerrenda bat argitaratu zuen Herbehereetako gobernuak, eta krachtwijken izena eman zien. Auzoak arazo sozialengatik aukeratu ziren. Helburua zen haien arazoak eta bizilagunen egoera ekonomiko-soziala, auzoaren segurtasuna eta bizigarritasuna hobetzea 8-10 urteko epean. Ordutik, auzo askotan erabili da … Continue reading

Posted in Hausnarketak | Tagged , | Leave a comment

Open Source House arkitektura-lehiaketaren emaitzak

2010eko urtarrilean, Eraikalen Open source arkitektura-lehiaketa  berria argitaratu zen. Arkitektura jasangarria garatzen laguntzeko eta sortzen den jakintza ahalik eta jende gehienari ezagutzera emateko sortu zen Diseinuaren Nazioarteko Lehiaketa . Arkitekto, ingeniari eta ikasleentzako lehiaketan honetan etxebizitza modular zabalgarri, eko-eraginkor eta eskuragarri … Continue reading

Posted in Enpresa berriak, Proiektuak | Tagged , , , , , | Leave a comment

Dokumentua, ingelesez: “Eraikin adimenduna, sare adimendunentzat”

Dokumentuaren azala Hau da dokumentuaren jatorrizko izenburua: “Smart building for smart grids”. Txosten horrek dioenez, eraikin adimendunetan energiaren kudeaketa optimizatzen da informazio-sare baten bidez. Horrekin, sare elektriko publikorako konexioaren bidez erabiltzen den energiaren kostu totala ahalik eta gehien murriztu nahi … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa | Tagged , , , | Leave a comment

Leiho energia-sortzaileek ikuspegi berriak eskaintzen dizkiote bulegoetako eraginkortasun energetikoari

Delft-eko (Herbehereak) Unibertsitate Teknologikoko “Leihoetako energia-sorkuntzaren ikuspegi berriak” izenburudun prentsa-ohar batek dioenez , energia sortzen duten leihoei buruzko ikerkuntza batez graduatuko da Jan Willem Wiegman Delft-eko Unibertsitate Teknologikoko Fisika Aplikatuko Masterrean. Eguzki-kontzentragailu lumineszenteak erabilita sor litekeen elektrizitate-kantitatea kalkulatu zuen Wiegmanek. Azpimarragarria … Continue reading

Posted in Zerbitzu berriak | Tagged , | Leave a comment

Balkoi bihurtzen den leihoa

Etxeko leihoak balkoi bihurtzen ditu Bloomframe-k . Herbehereetako Hurks Geveltechniek enpresak garatua da, eta, gehiago jakiteko, bideo hau ikus daiteke: Ez da prototipo bat, dagoeneko onetsita dagoen proiektua baizik; izan ere, beharrezko kalitate- eta segurtasun-kontrol guztiak gainditu ditu. Eraikalen, leiho birakariak  … Continue reading

Posted in Produktu berriak | Tagged , , | Leave a comment