Tag Archives: hondakin

Hondakin-uretako errautsak errepideak egiteko balio duten probatuko du Bizkaiko Aldundiak

Bizkaiko Aldundiak hainbat urtez probatuko du hondakin-uren tratamendutik sortzen diren errautsak errepideetako zoruak egiteko baliagarriak diren, foru-erakunde horretako bozeramaileak, Unai Rementeriak, azaldu duenez. Errepideen foru-sareko zenbait tartetan egingo dira probak, Aldundiak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak sinatuko duten hitzarmenaren arabera. … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak | Tagged , , , , , , | Leave a comment

Blox: zementuzko eta material birziklatuko blokeak, Mason Greenstar enpresarenak

Blox patentatuta dagoen eraikuntza-bloke bat da, eta energetikoki eraginkortzat eta ingurumena errespetatzen duen bloketzat definitzen da, egunkarietatik, telefono-gidetatik, loteria-txarteletatik eta papergintzaren lohietatik ateratako zelulosazko zuntzez (% 65) osatzen baita, zementuaz gainera, noski. Adobezko blokeen ohiko tamaina (25,4 x 35,56 x … Continue reading

Posted in Patenteak, Produktu berriak | Tagged , , , | Leave a comment

Valentziako Unibertsitate Politeknikoak oliba-hezurrekin egindako hormigoi berezia diseinatu du pantaila akustikoetarako

Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Garraio eta Lurralde Institutuko ikertzaileek eta Preconsa  enpresak pantaila akustiko berria egin dute, oliba-hezur kiskaliak oinarri dituen hormigoi porotsuz. Zirkulazio-zarata arindu ez ezik, nekazaritza-hondakin hori baliatzeko aukera ere ematen du. Produktu berria trenbide nahiz errepideko zirkulazioak sortutako … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak | Tagged , , , , , | Leave a comment

Odolezko adreiluak

Jack Munro  izeneko arkitekto ingeles batek arkitektura-proiektu bat sortu du, odolaren bidez sortutako adreilu-mota berri bat protagonista duena. Jack Munrok dioenez, animalien odol freskoa eraikuntza-materialaren oinarritzat erabiltzeko azterketak egin dira esperimentu horietan. Animalien odola munduko hondakin-material oparoenetako bat da. Animalien … Continue reading

Posted in Produktu berriak | Tagged , | Leave a comment

Hondartzara iritsitako posidonia-hostoak eraikuntzan erabiltzeko proposamena

El Campelloko Itsasertzeko Ekologiaren Institutua partaide duen azterketa batek proposatzen du hondartzetara iristen diren posidonia ozeanikoaren  hostoak birziklatzea, eraikuntza-industrian panel isolatzaile akustiko nahiz termikoen materialtzat erabiltzeko. Proiektuaren arduradunetako batek, Itsasertzeko Ekologiaren Institutuko Gabriel Soler zuzendariak, esan dio EFEri Europako LIFE … Continue reading

Posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak | Tagged , | Leave a comment

Paper-hondakinekin egindako adreiluak

Jaéngo Unibertsitateko ikertzaileek paper-industriak sortzen dituen hondakinak eraikuntzan erabiltzen den material zeramikoan txertatu ditu. Emaitza: eroankortasun termiko txikiko adreiluak. Isolatzaile onak dira, beraz, nahiz eta oraindik haien erresistentzia mekanikoa hobetu beharrekoa den. “Paper-industriaren hondakinak erabiltzeak onura ekonomikoa eta ingurumenekoa ekar … Continue reading

Posted in Artikuluak, I+D Proiektuak, Produktu berriak | Tagged , | Leave a comment