Tag Archives: Japonia

Ex-Container: Bi zama-edukiontzirekin egindako etxeak

Zama-edukiontziekin egiten diren etxeek kostu txikiagoa dute, egitura sendoa eta iraunkorra dute, garraiatzen errazak dira, eta oso ondo moldatzen dira etxe aurrefabrikatuak ekoizteko eskemara. Diseinu hori Ex-Container  proiektuaren barruan egin da. Hondamendiek kaltetutakoen ostatu-arazoa konpontzeko ideia bat da, Yasutaka Yoshimura … Continue reading

Posted in Industrializazioa, Proiektuak | Tagged , , | Leave a comment

Pasonaren egoitza, Tokion: bulegoak eta hiriko granja

Pertsonala hornitzeko zerbitzuen alorreko Pasona  multinazional japoniarrak berritze-lan interesgarria egin du bere bulego nagusietan, Tokion. Granja bertikalen kontzeptuarekiko hurbilketa da proiektua: bederatzi solairu ditu eraikinak, eta ia 20.000 m2-ko azalera; horietatik, 4.000, landu daitekeen eremu berdea. Bulego horien berritze-lanetan, hau … Continue reading

Posted in Proiektuak | Tagged , , | Leave a comment

Eraikinak poliki eraistea: Japoniatik datozen zenbait metodo

Hiri handietan etengabe jarraitzen dute etxe orratzak eraikitzen. Baina, guztiarekin gertatzen den moduan, etxe orratz berriak egin ahala, balio-bizitzaren amaiera iristen zaie zaharragoei. Japonian 100 metro baino gehiagoko garaiera duten 797 eraikin daude. Datozen 10 urteetan, 30 eta 40 urte … Continue reading

Posted in Zerbitzu berriak | Tagged , | Leave a comment

“Daruma-otoshi”: eraikinak eraisteko prozedura berritzailea Japonian

Eraikinak eraisteko modua berritu du Japoniako Kajima Corporation  enpresak. Eraikin bat eraisteko orduan, betiere leherketa kontrolatu bat egiten ez bada, ohikoena da goitik behera eraistea, eta ez alderantziz. Bada, kontrakoa egiten du metodo berri honek. Eraikinaren beheko solairuko zutabeak ebaki … Continue reading

Posted in Zerbitzu berriak | Tagged , | Leave a comment

Arkitektura: Eguzki-argirik eza

Japoniako Future Studio  bulegoak “Light Stage House” (argi-faseak dituen etxea) izeneko proiektua garatu du, Hiroshiman dagoen bi solairutako etxebizitza pribatu bat. Eguzki-argirik hartzen ez duen lursail batean dago, ondoko egiturak kentzen baitio, eta, eta diseinu kurbatua eta ertzik gabeko gainazalak ditu, … Continue reading

Posted in Ingurunea, Proiektuak | Tagged , | Leave a comment

Energia biltegiratzeko eta sistema kudeatzeko panel fotovoltaikoen sistema integratua jarriko dute martxan 2012ko udan Japoniako bi enpresak

Kyocera  eta Nichicon  bizitegitarako prestatzen ari diren energiaren kudeaketa-sistemak energia berriztagarriaren ekoizpena, energia biltegiratzea eta haren kudeaketa biltzen ditu. Energia garbiaren kudeaketa-sistema berri horrek osagai hauek ditu: Kyocera etxeko panel fotovoltaikoak, Nochicon etxeko ahalmen handiko litiozko ioidun bateriak, eta energia-eraginkortasuna … Continue reading

Posted in Enpresa informazioa, Eraginkortasun energetikoa, Produktu berriak | Tagged , , , | Leave a comment