Tag Archives: Kalitatea

Calidad en tu vivienda webgunea

Calidad en tu vivenda  webgunea Valentziako Generalitateko Azpiegitura, Lurralde eta Ingurumen Sailak bultzatu du, eta Eraikuntzaren Valentziako Institutuak  garatu du. Gizartea sentsibilizatzeko eta energia-kontsumoari eta kalitate-parametro objektiboen arabera gauza bat ondo hautatzeari lotutako gaietan prestatzeko Sailak duen borondatearen ondorio da … Continue reading

Posted in Zerbitzuak (web) | Tagged , , | Leave a comment

Certify, etxebizitzen kalitatea eta kontserbazioa egiaztatzen dituen ziurtagiria

Higiezinen balorazioen sektoreko Tinsa  konpainiak etxebizitzen kalitate-ziurtagiri berri bat (Certify zigilua) merkaturatu du. Higiezinaren azterketa osoaren ondoren egiten du sailkapena Tinsako arkitekto batek. Guztira, 200 alderdi baino gehiago aztertzen ditu, guztiak ere etxearen ezaugarriekin, materialen kalitatearekin, kontserbazioarekin eta etxe-ingurunearekin lotuak. … Continue reading

Posted in Zigiluak | Tagged | Leave a comment

Artikulua, ingelesez: “EB osoan etxebizitzen energia-eraginkortasuna handitzeko eta birgaitzea hobetzeko mekanismo dinamizatzailea eta kalitatea bermatzeko tresnak”

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: “Triggering mechanism and quality assurance instruments for increasing and improving housing energy saving renovation throughout the EU”. Berriaren iturrian edo REQUEST proiektuaren webgunean eskuratu daiteke dokumentua . Azken bi urte eta erdian, REQUEST proiektuak  (“Kalitateko hornikuntza-kateen eta energia-eraginkortasuneko … Continue reading

Posted in Artikuluak, eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak | Tagged , | Leave a comment

Morteroaren egoera kaskarragatik birgaitutako adreiluzko fabrikak

Fabrika zaharretan aurkitu ohi den patologiarik ohikoena heltze-morteroak adreiluei itsasteko eta lotzeko gaitasunik ez izateagatik izan dezakeen egora txarra da; zenbait kasutan, harea bihurtzeko egoeran egoten da mortero hori. Oro har, adreiluak ez du erresistentzia baxuaren zantzurik, eta efloreszentziekin eta … Continue reading

Posted in Arauak, Kalitate-kontrola obretan | Tagged , , | Leave a comment

Hezetasunagatiko hedapena adreiluetan eta zeramika-produktuetan

Zeramika-adreiluen portaeratik gutxien ezagutzen den fenomenoetako bat hezetasunagatiko hedapena da. Zeramika-produktuek inguruko ura xurgatzeko duten gaitasunagatik gertatzen da hedapen hori, zeinak bolumena handitzea eragiten baitu. 5 mm/m-ko (milimetro, metro linealeko) batez besteko balioa hartzen du. Gertaera jazo ondoren, zeramika-materiala ez … Continue reading

Posted in Kalitate-kontrola obretan | Tagged , , | Leave a comment

Corten Altzairuaren letra txikia

Iproyectan  argitaratutako artikulua. Eraikuntzaren berrikuntzan eta jasangarritasunean interesatuta dauden bi arkitekto teknikok osatutako enpresa da Iproyecta, Campo de Gibraltarren dihardute eta dagoeneko 15 urtetik gora daramate eraikuntza-prozesuen kudeaketa-kontuetan. “Eraikuntza industrializatzeari”  buruzko artikulu bat argitaratu zuren duela gutxi. Artikulu honetan, berriz, … Continue reading

Posted in Hausnarketak | Tagged , | Leave a comment

Ateburu eta leihoburuak eraikuntzan: sarritan ahanzten diren elementuak

Enrique Alariok ateburu eta leihoburuak egiteko garrantzitsuen jotzen dituen puntuei buruz idatzitako artikulua . Enrique Alariok arkitekto tekniko eta peritu judizialak idatzitako hainbat berri  bildu dira Eraikalen.

Posted in Hausnarketak | Tagged , | Leave a comment

“Lauza zeramikoari buruzko gida” eskuragarri

2012ko otsailan, Eraikalen “Lauza zeramikoari buruzko gida”-ren  hurrengo argitalpenaren berri eman zen. Lauza zeramikoari buruzko gida  on line ikus daiteke. Iturria: Servicios y Asesoramiento técnico , 2012/07/05

Posted in Dokumentuak, Espezifikazioak | Tagged , , | Leave a comment

Erretenen kontrola

Ohiko obretan, hots, itxiturak eta banaketak adreilu zeramikozko hormen bidez egiten dituztenetan, instalazioak jartzeko, erretenak egin behar izaten dira, haietan hodiak, tutuak, kutxak eta abar sartzeko. Askotan, lan horri ez zaio merezi duen garrantzirik ematen, eta kontrolik behar ez duen … Continue reading

Posted in Hausnarketak | Tagged | Leave a comment

Lauza zeramikoari buruzko gida

2012ko urtarrilaren 4an argitaratu zuen Valentziako Erkidegoko Egunkari Ofizialak 2011ko abenduaren 14ko ebazpena —Azpiegitura, Lurralde eta Ingurumen Sailarena—, zeinaren bidez onartzen den eraikuntzako kalitatearen gaineko “Lauza zeramikoari buruzko gida” izeneko dokumentua (onartua). Eraikuntza-prozesu osoaren kalitatea hobetzeko lauza zeramikoak estalki gisara … Continue reading

Posted in Dokumentuak, Espezifikazioak | Tagged , , | Leave a comment