Tag Archives: New York

Broadway Stack: New Yorkeko eraikin aurrefabrikatua, apartamentuentzat

Broadway Stack, Inwood auzokoapartamento-blokea da. 3.5000 m2-ko azalera du, 7 solairu izango ditu eta Pennsilvanian egindako 56 moduluez osatuta egongo da. Muntaketak hile bat iraungo du, baina beste hiru beharko dira zerbitzu publikoetara instalazioak konektatzeko, fatxadarako eta beste zenbait akaberetarako. … Continue reading

Posted in Industrializazioa, Proiektuak | Tagged , | Leave a comment

Txosten honen arabera, karbono-aztarnaren % 90 murriztu dezake New Yorkek 2050. urterako

Urban Green Council erakundeak argitaratu berri duen “90 by 50” txostenaren arabera, hiri horrek % 90 murriztu ditzake karbono-emisioak 2050erako, jada erabiltzen diren teknologiez baliatuz eta aparteko ahaleginik egin gabe. “90 by 50” txostenak dioenez, % 90 murriztu dezake karbono-aztarna … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa | Tagged , , , , | Leave a comment

LentSpace. Eraiki ezin badugu, zergatik ez utzi orubea beste zerbaitetarako erabiltzen?

Manu Fernándezen iritzi-artikulua, Ciudades a Escala Humana-n . Manu Fernándezek hirigintza moldagarriaren ideia azaltzeko  erabiltzen du kasu hau, eta, bereziki, orubeen jabe edo sustatzaile pribatuek eraikitzeko aukera izan ez duten orubeei aldi baterako erabilerak emateko interesa izan dezaketela nabarmentzeko. Ziur aski, … Continue reading

Posted in Hausnarketak | Tagged , , | Leave a comment

“Mikroapartamentuak” merkaturatu dituzte New Yorken

23,2 eta 34,4 metro karratu bitarteko bloke modularrak izango dira, pertsona batentzako edo birentzako modukoak. Michael Bloomberg New Yorkeko alkateak erakutsi zuen hiriko lehen mikroapartamentuen diseinua. Haien bidez, hiriko biztanleen behar demografikoei egokitzea da xedea, eta alokairu merkeagoak eskaintzea. Hiriko … Continue reading

Posted in Industrializazioa, Legegintza, Proiektuak | Tagged , , | Leave a comment

Hamabost eraikin modular egin dira New Yorken

New Yorkeko biltegi txiki batean, arotzez, argiketariz eta ingeniariz osatutako talde txiki batek hainbat hilabetez lan egin du tutu-formako altzairuzko xasisak guztiz hornitutako apartamentu bihurtzen dituen muntatze-sistema bat egiteko. Apartamentu horiek bata bestearen gainean jar daitezke eta elkarrekin lotu, eraiki … Continue reading

Posted in Industrializazioa | Tagged , | Leave a comment