Tag Archives: Passivhaus-a

30 Passivhaus etxebizitza sustatzea Zabalganan, Gasteizen

Eduardo Gilek, Construcciones Urrutiaren Zuzendariak, Eraikuneren blogean idatzitako posta . Clim Estudio de Arquitectura, S.L.  izan da Construcciones Urrutia, S.A.-ri diseinatu dizkion passivhaus bi proiektuak. Bere web orrian, passivhaus estandarraren eta bi proiektu hauen informazio gehiago dago.

Posted in Enpresa informazioa, Proiektuak | Tagged , , | Leave a comment

Mendata (Bizkaia): Passivhaus estandarrak betetzen dituzten etxebizitza tasatuen sustapena

Mendatako Udalak  Passivhaus irizpideak betetzen dituzten 15 etxebizitza tasaturen sustapen bat egin du. Arkitektura jasangarriko Alemaniako estandar bat da irizpide hori, eta gutxieneko energia-kontsumoa ziurtatzen du, eraikuntza-irtenbideen bidez, ahalik eta gehiena murrizteko berokuntza-eskaera. Isolamendu handia, beroa berreskuratzea bermatzen duen aireztapena … Continue reading

Posted in Proiektuak | Tagged , , , | Leave a comment

Dokumentua, ingelesez: “Alemaniako Passivhaus esperientziaren lezioak (NF47)”

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: “Lessons from Germany’s Passivhaus experience (NF47)“. Alemanian eta Europako beste toki batzuetan egin den Passivhaus esperientziari buruzko orain arteko ikuspegia ematen du txostenak. Esperientziaren lorpenak eta testuinguru nazionala aztertzen dira (Alemanian ezagun izaten lagundu dutenak), eta Britainia … Continue reading

Posted in Dokumentuak, Praktika Onak, Zigiluak | Tagged , , | Leave a comment

Passive House Retrofit

EnerPhit  estandarra kontzeptua garatu du Passivhaus Institut-ek eraikuntzak birgaitzeko. Passivhaus osagaiak erabiliz eraikuntza bat birgaitzean datza. Horren bidez, lehendik dagoen eraikin baten energia-eraginkortasuna eta erosotasuna nabarmen hobetzea lortzen da, leiho, isolamendu eta aireztapen-sistema egokiagoen bidez —Passivhaus eraikin berriek dituztenak bezalakoak—. … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak, Praktika Onak, Zerbitzuak (web), Zigiluak | Tagged | Leave a comment

Dokumentua, ingelesez: Energia baxuko eraikinak. Kalitatez eraikiz

“Delivering a low-energy building- Making quality commonplace” dokumentuaren azala Hona hemen dokumentuaren jatorrizko izenburua: Delivering a low-energy building- Making quality commonplace. Hau da nazioarteko Build with care  proiektuaren (Arretaz eraikitzea) azken txostena, zeinak agerian uzten duen etxebizitza berrien energia-fakturak aurreikusitakoak … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak | Tagged | Leave a comment

“Pasio Pasibo” Passivhaus mugimenduari buruzko ingelesezko dokumentala

Charli Hoxiek energia-estandar alemanari buruz egindako 21 minutuko dokumentala da. Ingelesez egindako pelikula horretan Europako eta Amerikako diseinatzaileekin eta etxegileekin egindako elkarrizketak daude. Pelikulan Etxe Pasibo estandarra aurkezten da, hau da, isolamendu bat, aireari estankotasuna, eta berreskuratze bero-aireztatzea barne hartzen … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged , | Leave a comment

Isoverren Etxe Pasiboak diseinatzeko eraikuntza-xehetasunen eskuliburua

Isoverrek  Passivhaus Institutek ziurtatutako eraikuntza-xehetasunen katalogoa aurkeztu du gaztelaniaz. Ziurtagiri horiek eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko 2010/31 Direktiba betetzea bermatzen dute. Arau horren arabera, energia-eraginkortasunaren gutxieneko baldintza batzuk zehaztuko direla bermatzeko neurri batzuk hartu beharko dituzte estatu kideek, Europan eraikitako eraikin publiko … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged , , , , , | Leave a comment

Etxebizitzen birgaitze energetikoari buruzko katalogoak

Knauf Insulation-en lehen katalogoan  etxebizitza ugariko eraikinak birgaitzean isolamenduak duen garrantzia nabarmentzen zen, eta isolatze-irtenbideak ematen ziren, horiek gauzatzeko. Bigarren katalogoa, berriz, etxebizitza bakarreko etxebizitzei buruzkoa da . Bigarren katalogoaren gai nagusia estalkiaren birgaitze energetikoa da. Eskura dauden irtenbideak aztertzen ditu, … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa | Tagged , , , , | Leave a comment

Txileko eraikin publikoetako energia-kudeaketari, diseinu pasiboari eta energia-eraginkortasunari buruzko eskuliburuak

Txileko Eraikuntza Institutuak  bere webgunean eskuragarri jarri ditu Evaluación de Estrategias de Diseño Constructivo y de Estándares de Calidad Ambiental y Uso de Energía en Edificaciones Públicas, Mediante Monitorización de Edificios Construidos izeneko proiektuaren emaitza gisa sortutako dokumentuak. Berrikusteko moduko … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa | Tagged , , , | Leave a comment

Txostena, ingelesez: “Europa zaharberritzen: EBren estrategia bat, eraikinak zaharberritzean oinarrituta energia-eraginkortasuna lortzeko eta klima babesteko”

Honako hau da dokumentuaren jatorrizko izenburua: “Refurbishing Europe: An EU strategy for energy efficiency and climate action led by building refurbishment”. Build with CaRe-k (kontuz eraikitzea) argitaratutako txostena da, eta EBren helburu berri bat proposatzen du: 2050ean energia primarioaren eskaera … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa | Tagged , , | Leave a comment