Espainiako Gobernuak Lorcako lurrikarak kaltetutako pertsona taldearen zati bati aldi baterako ostatu emateko 300 etxebizitza industrializatu berehala eraikitzea finantzatuko du

Lehen 50 etxebizitzak sei hilabeteko epean egongo dira erabiltzeko prest.

Etxebizitza eta Hiri Jardueren Estatu Idazkari Beatriz Corredor-ek azaldu du “eraikuntza industrializatuko ” etxeak direla, baina “horrek ez duela esan nahi aurrefabrikatuak direnik”. Halaber, azaldu du kaltetutako pertsonei ostatu emateko balioko dutela, haien ohiko etxebizitzak berreraikitzen diren bitartean.
Adierazi duenaren arabera, Etxebizitzen Estatuko Planaren zenbait programaren esparruan jadanik eraikitzen ari direnen antzekoak izango dira. Corredorren hitzetan, “bizkor eraikitzen dira, lau hilabete inguru behar baitira lizentziak izapidetzeko eta fabrikatzeko, eta beste bi hilabete muntatzeko eta bukatzeko” eta gehitu du ”sei hilabetean prest egon daitezkeela”.

Halaber, jakinarazi du eraikuntzako kode teknikoa betetzen duten etxebizitzak eraikiko direla Lorcan, eraginkortasun energetikoko eta seismoekiko erresistentziako arauak barne.

Behin eraikitakoan “edozein eraikin arrunten bizitza erabilgarri berdina” izango dutela azaldu du Corredorrek, eta zehaztu du kaltetutako pertsonek erabili ostean, parke publikoko etxebizitza gisa edo Udalak erabakitzen duenerako erabiltzeko balioko dutela.

50 etxebizitzako sorta baterako, eraikuntzaren kostua 2,4 milioi eurokoa izango da; izan ere, etxebizitzek (80 eta 83 metro karratu artean izango dituzte) 567 euro/m2–ko kostua izango dute. Kostu horrez gainera, sailak hiritartzeko, zimendatzeko, lurrak mugitzeko, akabera emateko eta muntatzeko gastuak daude, Etxebizitzako ministro ohiaren hitzetan.

Gainera, nabarmendu du etxebizitza horien lizitazioak Espainiako zenbait enpresari lana emango diela, eta gero “tokiko esku-lana eta tokiko enpresak beharko dituztela lurrak mugitzeko, hiritartzeko, muntatzeko eta konektatzeko lan guztietarako”.

Hala, haien eraikuntza aberastasun-iturri eta jarduera ekonomikoaren bultzatzaile bihurtuko da Lorcako enpresa eta langileentzat, eta hori “onura bikoitza da”, argudiatu du Corredorrek.

Informazio-iturrietan ez da jasotzen zer enpresak fabrikatuko dituen etxe industrializatuak.

Iturria: El Mundo Kanpoko esteka, 2011/09/19

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Industrializazioa and tagged . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *