Obran hormigoia EHE-08ren arabera kontrolatzeko gida

ANEFHOPen (Hormigoi Prestatuaren Enpresa Fabrikatzaileen Elkarte Nazionalaren) Iparraldeko Ordezkaritzak eta EKLAEk (EAEko Kalitate Kontroleko Laborategien Elkarteak) obran hormigoia EHE-08 arauaren arabera kontrolatzeko gida eta emaitza negatiboak dituzten obrako kontroletako jardunbideetarako metodologiaren gidaliburua (erderaz, pdf, 574 KB) egin dituzte, eta Etxebizitza, Garraio eta Herri Lan Sailaren Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritzako Eraikuntzaren Araudia eta Kalitate Kontrolaren Zerbitzuak —EAEko eraikuntzaren kalitate-kontrolari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako erakunde eskuduna da zerbitzu hori — Eraikali laguntza eskatu dio gida horien berri emateko, bere webgunearen eta blogaren bidez.

Horretarako, gida hau aurkezten dugu, hormigoiaren kontrolari dagozkien erabakiak hartzeko orduan, profesionalei laguntza eta orientazioa emateko helburua duena. Erabaki horiek obrak egiten diren unean hartu ohi dira, bai ohiko kontroletan, bai emaitza negatiboak dauden kasu berezietan.

Gainera, nabarmentzekoa da dokumentu honetan enfasia jarri dela kalitate-dokumentu aitortua duen hormigoia izatearen eta ez izatearen artean dauden desberdintasunak konparatzen; EHE-08 berrian, bi horiek ongi bereizteko ahalegina egin da.

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, Hormigoien kontrola, Kalitate-kontrola obretan and tagged . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *