Nanoteknologia erabiltzen duten eraikuntza-produktu berriak

Hona hemen produktu berri batzuk: lizunaren kontrako pinturak, isolatzaileak, hormigoi zeharrargia, beren kabuz garbitzen diren materialak, etab.

Industrial Nanotech Inc.-ekKanpoko esteka  esan du nanoteknologian oinarritutako geruza berri bat aurkeztuko duela. Merkataritza-eraikinetako eta etxebizitzetako energia aurrezteko eta haiek lizunaren kontra babesteko diseinatu dute. Nansulate Home Protect Clear CoatKanpoko esteka  isolatzeko eta korrosioaren kontra babesteko geruza bat da, eraikuntzarako diseinatua, eta lizuna sortzea eragozten du, hura tratatzeko produktu pozoitsurik erabili gabe.


Eraikalen, nanoteknologiari buruzko hainbat albiste azaldu dira:

  • Rice Unibertsitateko ikerketa baten arabera, nanomaterialek eragin handia izan dezakete AEBko eraikuntza-industrian Kanpoko esteka.
  • Beren kabuz garbitzeko gai diren zeramiken, zur, harri naturalen, metalen eta zementuen garapena Kanpoko esteka. Teknologia Zeramikoko Institutuak (ITC), Valentziako Industria Ertain eta Txikiaren Institutuaren (Impiva) babesarekin, sistema bat garatu du, nanoteknologia aplikatuta gainazalean beren kabuz garbitzeko propietate hidrofiloak dituzten zeramikazko, zurezko, metalezko eta harri naturalezko produktuak lortzeko aukera ematen duena.
  • Leihoak beren kabuz garbitzeko nanoteknologia Kanpoko esteka. Tel Aviveko Unibertsitateko zenbait ikerlarik, ustez, garbitzeko beharrik ez duten beira eta eguzki-panelak lortzeko modua asmatu dute. Material horrek propietate hidrofobikoak ditu —hots, ura eta hauts-partikulak aldaratzen ditu—, eta oso erabilgarria da eguzki-panelen fabrikatzaileentzat.
  • GFP: isolatzeko material berria Kanpoko esteka. GFP isolatzailea Lawrence Berkeley National Laboratory-n sortu dute, eta, orain, Fi-Foil-ek du lizentzia aplikazio komertzialetan eta etxebizitzetarako aplikazioetan erabiltzeko. Material isolatzaile horrek abaraska forman jarritako hainbat geruza ditu, aluminioz eta airez (edo eroankortasun txikiko gasez) betetako ganbaraz osatuak eta polimero batekin zigilatuak. Eraikinei isolamendu termikoa eta akustikoa emateko erabil daiteke material hori.

Iturria: Red Verde Kanpoko esteka, 2011/11/23

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *