«Plastikoaren erabilera eraikuntzan» albistean azaldutako adibideen osagarri batzuk.
Polli-Brick™ eraikuntza-material bat da, % 100 polimero birziklatuarekin egina. Gardena da, eta modu naturalean isolatzen du. Abaraska-itxurako sistema horrek hiru dimentsio ditu. Hori dela eta, oso indartsua da itsasgarri kimikoen beharrik gabe, eta errezel-hormen ohiko sistemen 1/5 pisatzen eta 1/4 balio du. Mimiwiz
taiwandar enpresak garatua. Material hori erabiltzen dute, adibidez, Ecoark
proiektuan. Zenbait fenomeno naturali —hala nola tifoiak eta lurrikarak— aurre egiteko diseinatuta dago eraikina. 130 metro luze, 40 metro zabal eta 26 metro garai da, eta plastikozko 1,5 milioi botila birziklatu erabili ziren hura eraikitzeko. 2010eko ekainean amaitu zuten.
Iturria: Red phi-nito , 2011/11/21