Albiste honetan, CAP eta EU TEC produktuen ingurumen-portaerari buruzko web-aplikazioak eta eraikuntza-produktuen datu-basea biltzen dira.
Valentziako Generalitatearen Ingurumen, Ur, Hirigintza eta Etxebizitza Sailaren ekimen bat da CAP, eta AIDICOk garatu du.
Kontsultak egiteko aplikazio bat da CAP, eta eraikuntza-produktuen ingurumen-portaerari buruzko informazioa ematen die erabiltzaileei. Batetik, fabrikatzaileei aukera ematen die ingurumen-etiketak dituzten produktuak doan argitaratzeko, eta, bestetik, ekoetiketa duten produktuei buruzko informazioa ematen die proiektugileei, eraikuntza jasangarriko proiektuak egin ahal izateko.
Tresna horren helburu nagusia da «merkatu berdea» sustatzea ingurumena zaintzen duten produktuen erabilera sustatuz. Ingurumen-arloko politika berriek eta lege-garapenek negozio-aukerak sorrarazi dituzte, eta aukera horiek lehia-abantaila handiak eman dizkiete ekoetiketak dituzten produktuei.
Hemen dago erabilgarri CAP aplikazioa.
Eraikalen «Eraikuntzako produktuen ingurumen-adierazpena (DAPc)» albistean, eraikuntza-produktuen datu-basea
aipatzen da, Eraikuntza Jasangarriaren Agendako jasangarritasun-irizpideen arabera hautatutako eraikuntza-produktuena, hain zuzen.
Eraikalen «EU TEC, materialen datu-basea, teknologiak, sistemak eta ekipoak» albistetik, EU TECen datu-basera
sar daiteke.
Iturria: Aidico , 2011/11/24