AIDICOk , Valentziako Eraikuntzako Institutu Teknologikoak, eta Errusiako Eraikuntzako Elkarte Nazionalak lankidetza-hitzarmena izenpetu dute, Errusiako eraikuntza-sektoreko araudia estandarizatzeko.
Europako eraikuntza-araudiei buruzko azterketa bat egitea du xedeetako bat hitzarmenak, arau horiek Errusiara egokitzeko. Errusiako eta Espainiako enpresen arteko elkarlana ere sustatuko du hitzarmenak, eraikuntzako kalitate-alorrean negozio-aukera berriak, trebakuntza eta jakintza-trukea bultzatzeko. Hartara, aliantza estrategikoak sustatu eta Espainiaren eta Errusiaren arteko loturak estutu egingo dira.
Consulting&Events enpresak (atzerriko merkatuei buruzko ahokularia) egin berri duen azterketa baten arabera, gorabehera handiak ditu eraikuntzaren sektoreak gorabidean dauden nazioarteko merkatu batzuetan. Brasilen, Polonian eta Errusian, adibidez, Espainiako enpresek 2012an negozio-aukera onak izango dituztela aurreikusten da .
Iturria: Inmodiario , 2011/12/14