Eguzkiaren argia etxebizitzetan bero-iturri gisa edo argiztapen naturalaren iturri gisa erabiltzeko sistema sortu dute

 

Eguzki-argia bero-iturri gisa edo argiztapen naturalaren iturri gisa erabiltzeko bideratzen duten ispilu mugikorretan dago oinarrituta Solar MEMS Technologies Kanpoko esteka enpresak sortutako tresna (Sevillako Unibertsitateko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan sortu zen enpresa hori).

Eguzkia “egun osoan” jarraitzen duten eta eguzki-argia “nahi den puntura” bideratzen duten ispilu-multzo batean oinarritzen da teknologia. Horren bidez, argi naturalaren “onurak” “nahi bezala” erabiltzen ditu erabiltzaileak.

Enpresak irtenbide “garbi eta eraginkorra” eskaini nahi du argirik ez duten barne-patioetarako, argi gutxi duten geletarako edo beroa behar duten guneetarako. Horrez gain, erabiltzaileari gaitasuna eman nahi dio “berak nahi duenean eta nahi bezala eguzkiaz gozatzeko”.

Sevillako Unibertsitateko IGETean garatu zen teknologia hori. José Manuel Quero katedradunak zuzentzen duen taldeak eguzki-sentsoreak garatzen ditu sateliteetarako eta energia berriztagarrien sektorerako, duela hamar urtetik.

Teknologia berri horren emaitzak direla eta, enpresak teknologia hori hainbat eremutan ezartzea aurreikusten du; izan ere, teknologiak “energia berriztagarrien eta energia-aurrezpenaren alde egiten du”, eta, aldi berean, etxebizitzetako “iluntasun-, hezetasun- eta hotz-arazoak” konpontzen ditu.

Eraikalen, beste albiste hau ere jaso dugu: Radiaglass, kristaleria aktiboa Kanpoko esteka. IntelliGlass Kanpoko esteka produktua garatzen eta fabrikatzen duen enpresako kide batek esteka duen ohar bat gehitu du. Esteka horretan, enpresari, produktuari eta haren fabrikazioari buruzko azalpenak ematen dituen telebista-saio bat dago ikusgai.

Iturria: Energía Diario Kanpoko esteka, 2011/12/15

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Patenteak, Produktu berriak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *