Dokumentua ingelesez dago, eta hau du jatorrizko izenburua: EIO Thematic Report: Resource-efficient construction
Txosten honek gai berri bat lantzen du: baliabide eraginkorrak eraikuntzan. Baliabideen eraginkortasunak, funtsean, esan nahi du baliabide natural gutxiago erabiltzea emaitza berdinak edo hobeak lortzeko, eta, hala, “gutxiago gehiago da” kontzeptua txertatzea. Eraikuntzan, horrek ez du esan nahi soilik baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzea etxebizitzak, eraikinak eta azpiegiturak eraikitzean edo berritzean; eraikuntzaren eguneroko erabilpenerako behar diren baliabideak murriztea ere esan nahi du. Baliabide horiek lehengaiak eta energia dira (baliabide fosilak eta berriztagarriak barne). Txosten hau energia-eraginkortasunari buruzkoa bada ere, materialen eraginkortasunari buruz dihardu nagusiki. Horrek esan nahi du modu eraginkorragoan erabili behar direla hormigoia, altzairua, metalak, asfaltoa, isolamendu-materialak, hodiak, alanbreak, zura, plastikoa eta gai kimikoak, besteak beste.
Dokumentua berriaren iturritik eskuratu daiteke.
Iturria: Build up , 2011/12/19