Egurra 40 minutuan petrifikatzeko asmakizuna

 

Berezko efektuez petrifikatutako egurra

Burkhard Seeger Concepciongo Unibertsitateko (Txile) irakasle emerituak metodo bat asmatu du, normalean ehunka urtean lortzen diren petrifikatze-propietateak 40 minutuan ematen dizkiona egurrari.

BS (boro silikato) deituriko prozesuarekin, egurra presioan inpregnatzen da autoklabe batean, silikatoen gatz alkalinoekin eta metaborato disolbagarriekin. Egur barruan, borato monohidrogeno kristalizatua duen silize disolbaezin bihurtzen da silikatoa. Silizearen egitura polimerikoak eragotzi egiten du silizea eta boroa disolbatzea, eta petrifikazioa gertatzen da; hala, suaren kontrako bihurtzen da, ustelgaitz, eta termitei eta gainerako intsektuen erasoei eusten die.

Sistemaren beste ezaugarrietako bat da impregnatzea behin betikoa dela; izan ere, osagai nagusia soluzioan ematen zaio egurrari, baina erabat disolbaezin bihurtzen da hari elkartzean.

2004koa da asmakizuna. Produktua, Stonewood izenpean, izen bereko enpresak merkaturatzen du. Enpresaren webgunea (http://www.stonewood.cl) ez dago aktibo gaur egun. Álvaro Franzani eta Renato Casas del Valle dira enpresaren jabeak, eta proiektuaren hasieratik lagundu zioten Seegerri.

Oraingoz, tokiko eraikuntza-lanetan soilik erabili da produktua; hala ere, asmatzailearen arabera, aukera handiak daude produktua eta ideia esportatzeko, baina bere prezioan, betiere. Kimikariak adierazi du produktuak % 40 handitzen duela egurraren kostua; hala eta guztiz ere, dituen onura guztiak kontuan izanik, eraikitzeko askoz produktu onuragarriagoa da azkenean. Gaur egun, enpresek modu masiboan erabiltzeko interesa agertzeko zain dago produktu hori. Gainera, Seegerrek dio baliabide ekonomiko gehiago izanez gero egurraren erabilera eta propietate berriei buruz askoz gehiago ikertzeko aukera egongo litzatekeela.

Iturria: Inmodiario Kanpoko esteka, 2011/11/02

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *